Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Donibane eta Orio, nor baino nor gehiago

Donibaneko santioen egitarauaren barruan, San Juanen eta Orioren arteko desafioa egingo dute Santiago plazan hilaren 30eko arratsaldean.

Iaz Zumaiarekin neurtu zituzten indarrak sanjuandarrek.Oier Iriarte
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/07/24

Santioen programazioaren barruan, jaietan ohiko bihurtu den herrien arteko desafioa egingo da hilaren 30ean (Ez Gaude Denok egunean) Santiago plazan, 18:30etik aurrera. Donibaneko presoen aldeko mugimenduak antolatu du desafioa, eta aurten, Oriorekin neurtuko dituzte indarrak sanjuandarrek.

Donibanen urteak daramatzate herrien arteko desafioak antolatzen. Iraganean pertsonen arteko erronkak egiten zirela jakinarazi du Jurgi Aldalur Rodriguez antolatzaileak; baina duela 10 urtetik-edo, herrien arteko probak egiten dituzte. Azken hamarkadan San Pedro, Intxaurrondo, Oiartzun, Lezo, Hernani, Astigarraga edota Zumaia pasa dira Donibanetik. Aurten Orio izango da santioetan.

Talde bakoitzak zortzi partaide izango ditu, launa gizon eta emakumez osatutakoak. Desafioa hiru ataletan banatuko dutela aurreratu du Aldalurrek, eta parte hartzaileak esparru ezberdineko probetan aritu beharko dira: igeriketan, kontrabandista lasterketan, ergometroan, txingetan, lokotxetan, ingudean, traktore gurpilean, eskaladan eta sokatiran.

Desafioa egiteak helburu bikoitza duela adierazi du Aldalurrek: preso eta iheslariei elkartasuna adieraztea, haien aldeko egitasmoa baita, eta herrien arteko harremanak sustatzea. Hasiera-hasieratik jarduerak herritarren babesa izan duela zehaztu du antolatzaileak: «Herritarrengandik erantzun ona jaso dugu beti, eta goraka doan jarduera bat da. Jende asko animatzen da, oso giro ona sortzen da eta parte hartzaileak gustura joaten dira beti». Parte hartzaileak, gainera, ez dira bakarrik egongo, aurten ere Oiartzungo dultzaineroek Santiago plaza eta herriko kaleak girotuko baitituzte desafioa bitartean.

Herrien arteko harremanak sendotzen jarraitzeko, oriotarrak afaltzeko egingo den barrikotera gonbidatu dituztela baietsi ditu Aldalurrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.