
Sanjuandarren kultur esparruan erreferente handienetakoa da Konstantzia banda. Santioetan hainbatetan izango da kaleetan.

Gazte Eguna ospatzen ari dira Lino gunean OGA eta OaingozHau mugimenduak antolatuta.

Gaur goizean, hilak 24, Haur Krosa antolatu dute hamaseigarrenez Koldo Mitxelena plazan, bertan ehun haur inguru izan dira.

Itsasgoran ez du nahikoa ur hartu Oiartzun ibaiak kukaña berme guztiekin egin ahal izateko, eta bertan behera utzi du OaingozHau mugimenduak egiten hasi zenetik lehenengo aldiz.

Barraketako fitxak eta bozgorailuak zozkatu dituzte herritarren artean, eta sari banaketa abuztuaren 1ean izango da, 17:00etan, barraketan.

Jesusen Bihotza zaharren egoitzako egoera larria azaleratu dute egoiliarren hiru senidek. Arduradun politikoei euren senideek arta duina jasotzen dutela bermatzeko neurriak martxan jartzeko, eta jendarteari kontzientzia hartzeko eskatu diete.

Gurutze Gorriak hamar herritarri aitortza egin die gaur osasuna sustatzeko egiten duten lana eskertzeko.

Gaur (hilak 24, ostirala) hasiko dira Donibaneko Santio Festak. 20:00etan izango da txupinazoa, Pasaia-Lezo Lizeoaren eskutik.

Harribeltza ihesaren aurkako elkarteak 30. urtez egingo du udako kontzertua. Aurtengoan Lurdes Iriondo izango dute ardatz 'Errota zaharretik' emanaldian. Hilaren 31n izango da, 19:30ean, Done Eztebe parrokian.

Topoaren trazatu berriak eta Antxoko lurpeko geltokiak eraldaketa urbanistiko eta soziala ekarri dituzte barrutira. Antxotarren egunerokoan ikur ziren trenaren joan-etorriak jada ez dira era nabarian entzun eta ikusiko.

Euskotren eta Eusko Label ligetako larunbateko lehiak Oarso Bidasotik hurbil jokatuko dira, Donostian.

Donibaneko santioen egitarauaren barruan, San Juanen eta Orioren arteko desafioa egingo dute Santiago plazan hilaren 30eko arratsaldean.

Atzo, Donibaneko santioen atariko bezala, Lurdes Sistiaga eta Joxe Ramon Sistiaga omendu zituzten Aiton-Amonen Aterpean.

Hori dela eta, aurtengo madalenetan ez direla jarduera gehiago suzirien bidez iragarriko jakinarazi du udalak.

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik burujabetza digitalaren gaineko argibideak eman ditu.