Suziri jaurtigile batek istripua izan du
Hori dela eta, aurtengo madalenetan ez direla jarduera gehiago suzirien bidez iragarriko jakinarazi du udalak.
Errenteriako udaletxea Madalenetako ekitaldiak iragartzeko suziriez arduratzen diren langileetako batek istripua izan duela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Asteazkenean izan zen hori, suziri bat jaurtitzen ari dela. Esku batean erredurak ditu istripuaren ondorioz.
Binaka jaurtitzen dituzte suziriak, eta langileetako bat bajan dagoenez, ezin du beste langileak lana bakarrik egin. Hori horrela, jarduerak suzirien bidez ez dituela iragarriko jakinarazi nahi die udalak herritarrei, ohikoa den bezala.
Bestalde eta erredurak izan dituen langileari elkartasuna eta babesa adierazteko, atzo gaueko suzko zezenen entzierroaren ibilbidea surik gabe egin zuten.
