Festen aurretik, aitortza
Atzo, Donibaneko santioen atariko bezala, Lurdes Sistiaga eta Joxe Ramon Sistiaga omendu zituzten Aiton-Amonen Aterpean.
Omenduak, udaleko eta Aiton-Amonen Aterpeko ordezkariekin.Pasaiako Udala Santioen lehen ekitaldia atzo izan zen. Aiton-Amonen Aterpean omenaldia egin zieten Lurdes Sistiagari eta Joxe Ramon Sistiagari. Sanjuandarren alde, Donibaneren alde egindako lanagatik jaso zuten aitortza 2026ko Santio Festen atariko izan zen ekitaldian. Bi Sistiagak pozik; Lintxua dantza taldekoek ohorezko Agurra dantzatu zieten biei ala biei. Lore sorta eta makila eman zizkieten Aiton-Amonen Aterpeko ordezkariek. Segidan, ikurrina altxa zuten.
Udalaren partetik, Miguel Mari Torrea zinegotzia eta Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea izan ziren ekitaldian. Esker hitzak eskaini zizkien Tabernak: “Eskerrik asko herriaren alde egindako lan nekaezinagatik, euskarari, ikastolari, herrigintzari… eman diozuen guztiagatik”.

