Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Santioei ekiteko gogoz dira sanjuandarrak

Gaur (hilak 24, ostirala) hasiko dira Donibaneko Santio Festak. 20:00etan izango da txupinazoa, Pasaia-Lezo Lizeoaren eskutik.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2026/07/24

Gaur (hilak 24, ostirala) hasi eta hilaren 31ra arteko tartean ospatuko dituzte sanjuandarrek, eta hala nahi duten bisitariek, 2026ko Santio Festak. Jakina da egun seinalatu askoko jaiak direla udako Donibaneko bigarrenak, eta aurten ere hala izango da. Lehen egun seinalatua, gaurkoa: txupinazoaren eguna.

20:00etan egingo dituzte Santiago plazan eta udaletxe zaharrean jaiak hasteko ekitaldi ofizialak, Agurra, txupinaren jaurtiketa eta ikurrinaren igoera. Pasaia-Lezo Lizeoak 50 urte bete ditu aurten, eta Donibaneko Jai Batzordeak erabaki du ikastolako kideek bideratzea hasierako ekitaldi horiek, haiek dira omenduak. Horren aurretik, ordea, badira girotze jarduerak, hala nola 18:00etako poteoa Burrunba elektrotxarangarekin, edo buruhandien irteera (19:00).

Festak eztanda egin ondorengoak ere badira, Gazte Afaria, erromeria, rap kontzertua, DJak txosnetan… Ostirala izanik, ziur ederki asko girotuko direla barrutiko kasko zaharreko kaleak, itsasoaren kresala usainaren laguntzarekin.

Behealdeko koadroan gaurko, biharko eta etziko jardueren zerrenda ikus daiteke.

Donibaneko santioak 2026. Asteburuko egitaraua.

Gaur (hilak 24, ostirala)

  • 18:00: Poteoa Burrunba elektrotxarangarekin, Patxikutik Santiago plazarantz.
  • 19:00: Buruhandiak Meipitik plazara. Santiago plazan erraldoiekin bat egingo dute.
  • 20:00: Agurra, txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Santiago plazan. Pasaia-Lezo Lizeoa izango da omendua, bere 50. urteurrenagatik.
  • 21:30: Gazte afaria Santiago plazan.
  • 23:00: Zatekeen erromeria Santiago plazan. Ondoren, ELC310, Gonza, Rafa Norte eta Gorane rap taldeen kontzertua, Santiago plazan.
  • 00:00: Gorka txosnetan.

Bihar (hilak 25, larunbata)

  • 07:00: Diana Kalean txarangarekin txosnetatik Santiago plazako sokamuturrera.
  • 07:00: Diana txistulariekin Meipitik Santiago plazako sokamuturrera.
  • 08:00: Sokamuturra.
  • 10:30: Gaztelutxoko igoera. Kaskoa eramatea  derrigorrezkoa izango da. Izen-ematea Meipin egingo da.
  • 12:00: Kantu jira arrantzalez jantzita, Meipitik Santiago plazara.
  • 17:00: Haurrentzako jolasak eta txokolate-jana Santiago plazan.
  • 17:30: Mus txapelketa Bonantzako txosnagunean.
  • 18:30: Dantza ikuskizuna Santiago plazan.
  • 20:00: Herri kirolak Santiago plazan.
  • 22:00: Allur dantza taldearen emanaldia Santiago plazan.
  • 23:00: Amador txosnetan.
  • 23:30: Enabil Santiago plazan.

Etzi (hilak 26, igandea)

  • 09:30: Ezinduak beren etxeetan jaso eta Santa Ama ermitara eramatea.
  • 11:00: Meza nagusia Santa Anako ermitan. Ondoren, salda eta pintxo dastaketa, txistulariek girotuta.
  • 13:30: Poteoa gramolarekin Patxikutik Santiago plazara.
  • 14:30: Kuadrillen bazkari autogestionatua Santiago plazan. Ondoren, bingo musikala, playback lehiaketa eta zumba herrikoia. Bukatzean, poteoa Pasai txarangarekin alde zaharrean.
  • 19:00: Poteoa Kidam magoarekin txosna gunetik hasita.
  • 21:00: Gauargi erromeria Santiago plazan.

Gainontzeko egunetako egitaraua ikusteko baliatu esteka hau.

Erlazionatutako edukiaDonibaneko Santioak, Pasaiako azken jaiakDonibaneko sokamuturren aurrean hainbat ohar
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.