Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
torrekuatik

Burujabetza digitalera bidean hiru urrats

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik burujabetza digitalaren gaineko argibideak eman ditu.

Hilaren 10ean Torrekuan egin zen jardunaldiaren irudia, UEUk eta Badalabek antolatutakoa.  Torrekua / Mastodon
Mattin Solis Uitzi / Torrekua-TEKS elkartea
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/07/24

Pasa den uztailaren 10ean UEUk eta Badalabek elkarlanean antolatutako jardunaldia izan zen Torrekuan, 54. Udako Ikastaroen barruan. Gaia potoloa izan zen, eta bertan landutakoak ere: Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)?.

Izan ere, gaia korapilatsua da, nahiz eta erabat normalizatu dugun erakunde pribatu, baina baita publikoek ere, euren komunikazioak sare sozial pribatuen menpe lagatzea, kasu askotan, modu esklusiboan gainera. Noiz normalizatu dugu Osakidetzak komunikazioak Whatsapp aplikazioaren bitartez egitea? Edota udalen azken abisu eta berriak Instagrameko story-en bitartez egitea soilik? Biak, gainera, Mark Zuckerberg aberatsaren Metaren jabetzakoak.

Gaur egun, herritarrenganako komunikazio bide bakar bezala ikusten dira sare sozialak, baina informazio hori guztia zerbitzu konkretuen bitartez eskaintzen da bakarrik, besteak beste, Facebook, Instagram edota X bitartez. Baina konturatu ez garena da sare sozial horiek pribatuak direla eta, erabiltzailerik ez izatekotan, ezinezkoa zaigula informazio hori jasotzea.

Argi izan behar dugu, gainera, sare sozial horietan zabaltzen den edukia ez dela gure esku geratzen, baizik eta algoritmoen menpe geratzen dela informazioaren irismena, hau da, aplikazioek erabakitzen dute zer zabaldu eta zer ez. Gauzak honela, sare sozial hauek benetan laguntzen al digute komunitate hurbilera iristen?

Bide honetan, badira hiru neurri komunikazio osasungarriagoa sustatzen lagundu diezaguketenak, eta horiek dira RAP neurriak:

Sustatu gabe erabili: Erakundeek erabaki dezakete sare sozial pribatuak erabiltzea, baina zergatik publizitatu behar dira doan toki guztietan? Zergatik ipini sare sozial horien logotipoak kartel, webgune edota euskarri guztietan? Lehen neurria hori saihestea litzateke.

Saihestu eduki esklusiboa: Pentsa dezakegu mundu guztia dagoela sare sozial pribatuetan, baina benetan ez da horrela. Zergatik sortu orduan sare sozial horietan bakarrik eskainiko den informazioa? Ziurtatu behar dugu badagoela informazioa beste bide batzuetatik ere lortzeko modua. Herritarrak sare sozial pribatuetara bideratzea saihestea da gakoa.

Ez egin diru-ekarpenik: Sare sozial pribatuei dirua ematea saihestea litzateke azken neurria. Dirua ematen, printzipioz, ikusgarritasuna lor dezakegu, baina komunikazio modu desegoki bat sustatzen ariko ginateke horrela.

Komunikazio burujabea lantzeko bideak badaude, eta eredu asko ditugu inguruan sare pribatuen ekosisteman ez erortzeko. Fedibertsoko lagunek ongi dakite hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.