
Izena eta izana dituen moneta
Oarsoaldeak eta Baztanek tokiko moneta bat izango dute Gabonetatik aurrera, Hekoa. Asteotan proiektua herritarrei eta komertzio zein enpresei zabaltzen buru-belarri dabiltza; bazkideak behar dituzte proiektua martxan jartzeko.

50. urteurrenean, arrakasta izugarria
Aurtengo xanistebanak memorian gordeta edukiko du Elizalde Eskolako komunitateak; tabernatik 3.500 lagun baino gehiago pasa dira.

Txikitasunetik tradizioari eusten
Asteburu honetan, Gaintxurizketako Jaiak izango dira; Antxillastegin hiru egunetako egitarau oparoa antolatu dute auzoko bizilagunek.

Etxekoak etxean, maila onean
Gaur goizean XIII. Errenteria Hiria bandera jokatu dute KAE 1 ligako ontziek; Deustuk nagusitsunez irabazi du; Hibaikak bosgarren egin du.

"Oiartzunek ederki erantzun dio festari; fin-fin gozatuz, goxatuz eta disfrutatuz"
Oiartzungo Udalak Xanistebanetako balorazio oso positiboa egin du; giro sanoa eta elkarbizitza azpimarratu ditu jaien biharamunean.

Bapo bazkalduta hasiera eman diote Gazte Egunari
Kamiseta berdeak jantzita atera dira Oiartzungo gazteak, Xanistebanetako Gazte Eguna dute gaur ospatzeko eta gazte bazkarian ehunka lagun bildu dira.

Feminismoaren egun handian ez da jana eta edana falta izan
Oiartzungo Asanblada Feministak bazkari beganoa antolatu du; bazkalostean, bingo musikatua eta Boloma zunba kuir ikuskizuna egingo dute.

"Oiartzunen ez da inongo erasorik onartuko"
Atzo, hilak 2, txupinazoaren aurretik Oiartzungo Feministen Asanbladak agerraldi jendetsua egin zuen Kontzejupean.

Lehertu da festa!
Urmendi Udal Ikastola Patzuergoko ordezkariek bota dute aurtengo txupinazoa, eta herritarrak bost eguneko jai girorako prest dira.

Erraldoiak izan dira goizeko protagonistak
Eguraldia dela eta, goizerako zein arratsalderako aurreikusitako desfilea bertan behera utzi dute, eta Lekuona fabrikan egin dituzte dantzaldiak topaketan bildutako hemezortzi konpartsek.

Zintzilik Irratiak 42. denboraldia hasi du
Denboraldi berria hastearekin batera, Zintzilagun kanpaina aurkeztu dute; kuota 40 eurokoa izango da, gastuei aurre egiteko eta FM emisioa hobetzeko.

OTXEko lau txirrindulari mendiko txirrindulari onenen artean
Eneko Olveira, Lucia Miralles, Cynthia Martin eta Roger Turne lasterketa bikaina egin dute Val di Solen jokatutako Munduko Txapelketan.

San Pedroko frontoia berritu dute
Pasaiako Udalak pilotalekua garbitu, distantzia-markak margotu eta goiko sarea altuagoa jarri du, erabiltzaileen kezkari erantzuna emateko.

Fanderiako kanalaren garbiketa pantailetara eramango dute
1989an, baserritarrek kanala eta errota inguruak garbitu zituzten, urtero egiten zen ohitura; asteburu honetan, De Cyne Reyna aretoan garaiko bideoa proiektatuko dute.

Bekoerrota kiroldegia itxita, hilaren 23ra arte
Urteroko mantentze-lanak egiteko kiroldegia bi astez itxi dute; bitartean, bazkideek Donibaneko kiroldegia erabili ahalko dute.

Karrikak xanistebanen erreleboa hartuko du
Asteburu honetan, hilaren 14tik 16ra, Karrika auzoko jaiak antolatuko dituzte; aurten ez da idi demarik izango, baina azken urteotan egin ez duten erromeria berreskuratuko dute, 6etzi taldearen eskutik.

Elorsoro Udal Kiroldegia 24ra arte itxita egongo da
Hilaren 10etik 23ra, biak barne, mantenu lanak egingo dituzte; bitartean, KirolTxartela Mugimentekin inguruko herrietako kiroldegiak erabilgarri izango dituzte.

Allerru haur mailako nesken taldea, jokalarien bila
2026-2027 denboraldia hasteko gutxi falta den honetan, haur mailako nesken taldea ateratzeko jokalariak behar ditu Allerruk.

Lehia handiko eguna izango da igandea, Oiartzun ibaian
Etzi, hilak 9, XIII. Errenteria Hiria jokatuko dute KAE 1 ligako hamabi ontziek, 13:00etan hasita; erlojupekoa izango da eta bi luzeetara erabakiko da irabazlea.

Iztietako osasun zentroan Etengabeko Arreta Guneko mediku estaldura falta salatu dute
Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformarekin bat eginez, hamarnaka lagun bildu dira Iztietako anbulatorioko atarian bizi duten egoera salatzeko.