Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Txikitasunetik tradizioari eusten

Asteburu honetan, Gaintxurizketako Jaiak izango dira; Antxillastegin hiru egunetako egitarau oparoa antolatu dute auzoko bizilagunek.

Gorka Correyero Llamas
Lezo
2026/08/12

Gaintxurizketako bizilagunak pozarren dira, urteko hitzordurik garrantzitsuena bueltan dute-eta. Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitarte, Gaintxurizketako Jaiak antolatuko dituzte. Aurtengo jaietarako hamabost jarduera inguru antolatu dituzte Antxillastegin, beti ere, tradizioari eutsiz. Esaerak esaten moduan, “ondo funtzionatzen duena zertarako aldatu”. Halaxe egin dute bizilagunek aurten ere, ohiko programazioari eutsi eta herritarrei Gaintxurizketara hurbiltzeko deia zabaldu. 

Jarduera guztiek izaera euskalduna izango dute, betiko lez. “Auzoko jai batzordea buru-belarri aritu da adin guztietarako moduko egitaraua osatzen”, adierazi du udalak. Adin guztietarako jarduerak etzi, hilak 14, hasiko dira. 18:00etan txupina zerura bota eta hura lehertzean jaiak hasteko apar festa egingo dute. 19:30ean, haurrentzako toka txapelketa antolatuko dute eta hura amaitzean, bertan afaltzeko aukera izango dute. Afari autogestionatua izango da, alegia, bakoitzak etxetik tripak betetzeko janaria eraman beharko du gauerako indarrak izateko. 22:00etan, ohikoa den metabertsoa egingo dute. Gaintxurizketako bertso txapelketan izena emateko 650 89 02 84 (Iñigo) telefonora deitu beharko dute. 

Larunbatean, helduen txanda izango da tokara jolasteko. 11:30ean hasita, nagusien txapelketa antolatuko dute. Lehenengo pikeak izango dituzte bizilagunek, desafiorako berotzeko. 12:30ean, auzotarrak oso adi egongo dira Antxillastegin zer pasako den zain. Auzotarren arteko desafioa egingo dute. 14:00etarako aurreikusi dute herri bazkaria, indarrak hartzeko aukera edukiko dute.

Arratsalderako, haur zein helduen jolasak, merienda eta Lezoko buruhandien desfilea iragarri dituzte. 17:00etan jolasekin hasiera emango diote arratsaldeari, eta afaria heltzeko ordura bitarte zer egina izango da auzoan. 20:30etatik aurrera, bokatak afaltzeko aukera izango dute jaietara bertaratzen direnek. Gauean, 22:30ean, Elustondo anai-arrebek ordu txikiak arte plaza girotuko dute. 

Jana eta edana festak amaitzeko

Larunbateko ajea pasatzeko plan hoberik ez dago. 11:00etan, haurren pilota partidak izango dira. Bezperan galdutako indarrak errekuperatzeko patata tortilla txapelketa egingo dute, auzoko baserrien sagardo dastaketarekin batera. Lehiaketan apuntatu nahi duen orok etxean egin beharko du tortilla, eta apuntzeko 12:00ak baino lehen hurbildu beharko dute plazara. 13:30ean, rifen zozketa egingo dute. 

Arratsaldean, truk txapelketa antolatuko dute hainbat sarirekin. Bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu; izen-ematea 16:15ean itxiko da. Lehenengo bi bikoteek afari bikoitza eta bi ardo botila irabaziko dituzte; hirugarrenarentzat, bi oilasko eta bi ardo botila; eta azkenik, laugarren sailkatuak, bi ardo botila eramango ditu. Bestalde, repeskako lehenengo bi bikoteek ere saria edukiko dute: lehenengo bikoteak bi otarrainxka kutxa eta bi ardo botila; eta bigarrenak, bi ardo botila. 19:00etan, Orratx! antzerki taldeak Jaietako hirugarren eguna emanaldiarekin aurtengo festei amaiera emango die. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.