Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Karrikak xanistebanen erreleboa hartuko du

Asteburu honetan, hilaren 14tik 16ra, Karrika auzoko jaiak antolatuko dituzte; aurten ez da idi demarik izango, baina azken urteotan egin ez duten erromeria berreskuratuko dute, 6etzi taldearen eskutik.

Iazko auzotarren arteko herri kirolen desafioa. Allende Arnaiz Garmendia
Gorka Correyero Llamas
Oiartzun
2026/08/10

Xanistebanak pasa diren arren, festak ez du etenik Oiartzunen. Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, asteburu honetan Karrika jaietan murgilduko da. Ostiraletik, hilak 14, igandera bitarte, publiko guztiarentzako ohiko programazioa antolatu dute. Programazioari eutsi badiote ere, aurtengo festek hainbat aldaketa izango dituzte. Aurten ez da idi demarik izango, hainbat arrazoiengatik. Beste herri batzuetan ere bertan behera utzi behar izan dituzte behiei eragiten dien dermatosis nodularra dela-eta. Hala ere, berritasun bat izango dute: erromeria. Azken urteetan, ez dute ohikoa zen erromeriarik egin; baina, aurten ohitura hura berreskuratuko dute. Larunbat gauean, 6etzi erromeria taldeak auzoa girotuko du, 23:00etan hasita. Oiartzuarrak dagoeneko prest daude jai girorako.

Ostiralean, 19:00etan, txupinazoa egingo dute, eta jarraian, dultzaina taldeak alaituta, kalejira egingo dute Oiartzungo erraldoi txikiekin batera. Gauean, berriz, Truk txapelketa antolatuko dute. Larunbata egun luzea izango da, goizean goizetik auzoan zer egiterik egongo baita. Eguna ondo hasteko, 09:00etan, BTT lagun irteera antolatuko dute. Izena ematea egunean bertan egin beharko dute, 08:15etik aurrera. Goiz eresiarekin batera, 10:00etan ohikoa den Andre Maria Eguneko meza egingo dute. Haurtzaroko ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute goizean, eta arratsaldean tripak betetzeko aukera izango dute bizilagunek. Etxetik egindako tortillak eta sagardo dastaketarekin jana eta edana bermatua izango dute auzora gerturatzen direnek. Askari bikaina izango dute zain, gauerako indarrak hartzeko. 

Festetako jarduera jendetsuena auzo lagunen arteko herri kirolen desafio mundiala izan ohi da. 19:00etatik aurrera, talde bakoitzak bere ahalegin guztiak plazaratuko ditu auzoko onenak izateko helburuarekin. Gastatutakoa errekuperatzeko afariak eskainiko dituzte, bizilagunek plater konbinatuak afaltzeko aukera izango dute larunbatean zein igandean. Gauean, musikak ez du hutsik egingo eta 6etzi taldeak plaza hankaz gora jarriko du.

Igande goizean haurren txanda izango da, jolasen bitartez egunari hasiera emango baitiote. 12:00etan, esku huskako bi partida izango dira. Gazte mailan, Manex Olaizek eta Xabat Olaizek Oier Zabaleta eta Axel Lasaren aurka jokatuko dute; seniorretan, berriz, Oihan Etxeparek eta Aitzol Galardik osatutako bikoteak eta Beñat Ormaetxea eta Unax Oiartzabal izango ditu aurkari. 14:00etan, auzoko bazkaria egingo dute. 

Festetako azken orduetan, erraldoiak, zaldi dema eta zezensuzkoa izango dira protagonistak. 19:00etan, zaldi demaren desafioan Haritz Garaiar Mixiyua eta Imanol Fagollagak indarrak neurtuko dituzte. Aurtengo festei amaiera emateko, 22:00etan, Karri-Bingoa egingo dute; eta ondoren, festak agurtzeko zezensuzkoa eta su artifizialak egongo dira. Xanistebanetako erreleboa bermatuta dago, eta Karrikakoak ez dira udako azken festak izango. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.