Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Izena eta izana dituen moneta

Oarsoaldeak eta Baztanek tokiko moneta bat izango dute Gabonetatik aurrera, Hekoa. Asteotan proiektua herritarrei eta komertzio zein enpresei zabaltzen buru-belarri dabiltza; bazkideak behar dituzte proiektua martxan jartzeko.

Gorka Correyero Llamas
Oarsoaldea
2026/10/09

Oarsoaldeko eta Baztango herritarrek egunerokoan erabiltzeko moneta berria edukiko dute urte amaieran: Hekoa. Tokiko monetak ez du euroa ordezkatuko, osagarri izango da, eta tokiko ekonomia indartzeko baliabidea izango da. Aurkezpen ekitaldia duela bi aste egin zuten Elizondon (Nafarroa), eta ordutik, bultzada handia jaso dute. Errealitate izateko gutxi falta zaio tokiko monetari beraz, eta hori hala izan dadin buru-belarri ari dira lanean. Lehendakaritza bikoitza du Hekoaren elkarteak, eta proiektuari bultzada berri hori eman eta gutxira hitza-ri tartea egin diote bi presidenteek: Aitziber Arnaiz Garmendia oiartzuarrak eta Igor Gorrotxategi Paskal baztandarrak. Eskualde bakoitzak bere presidentea izango du, baina funtzionamenduaren aldetik, elkarlanean ariko dira bi eskualdeak.

Herriz herri, moneta bat lelopean aurkeztu zuten Hekoa. Bi presidenteek oso argi azaldu dute tokiko monetaren balioak zein diren: euskararen sustapena, trantsizio ekologikoa, eta justizia soziala. Justizia sozialaren barruan parekidetasuna, zaintza, aniztasuna eta inklusioa kontuan izan dituzte. «Izenak izanarekin harreman zuzena du», gaineratu dute biek. Izen horrek herri ekonomia azaltzen du: «H-ak Hegoaldearekin eta herritarrekin lotura du; E-ak euskararekin, eta EKO-k ekonomiarekin». Momentuz ezaugarri desberdinak dituzten bi eskualdeotan jarri dute martxan proiektua, Oarsoaldean eta Baztanen. Oarsoaldean industriak garrantzi handia du, herriak handiagoak dira eta hiritik hurbilago daude; Baztanen, berriz, landa-eremua nagusi da, eta herriak txikiagoak dira.

Bi eskualde horiek ez dituzte ausaz hautatu. «Baztanen lau urte daramagu proiektua garatzen, eta hasieratik oso interesgarria iruditu zitzaigun. Estrategikoa. Ezaugarri desberdinak dituzten eskualdeetan probatu nahi dugu, benetan nola funtzionatzen duen jakiteko. Poliki-poliki zabaltzen joango gara», kontatu du Gorrotxategik. Zabalpena epe luzerako helburua bada ere, epe motzera bazkideak lortu eta Hekoa martxan jarri nahi dute. Proiektua hastapen fasean dago, eta martxan ikusi arte askok agian ez dute horren aldeko urratsik egingo: «Proiektua jendartean entzuten da, batzuek proiektuaren gaineko ideia aurrerakoiak dituzte. Gure bazkideengandik ikasteko aukera izango dugu, eta pixkanaka hobetzen joango gara. Ideia hori benetan ikusi arte jendeak ez du pentsatzen hain azkar iritsiko denik», adierazi du Arnaizek.

Egunotako helburua bazkideak lortzea izango da. Pixkanaka proiektua mamitzen ari dira. Horretarako, urteotan, proiektuaren hezurdura eta balioak aztertu dituzte. Orain, berriz, publiko egiteko garaia da, eta martxan jartzeko bazkideak izatea ezinbestekoa da. «Nahiko kamikazeak gara, gure herritik edota eskualdetik probatzen hasi, eta ahalik eta gehien zabaltzea da gure asmoa», azaldu du Oarsoaldeko Hekoaren presidenteak. Baztandarrak ere ñabardura txiki bat egin nahi izan du Arnaizen hitzen gainean: «Hekoak mundu ekonomiko osoa kontuan hartzen du, eta Euskal Herria guztira hedatuko den moneta bakarra izatea nahi dugu».

Proiektuaren parte izateko ez da derrigorrez Oarsoaldeko edo Baztango biztanle izan behar. Euskaldun guztientzat zabalik dute atea, eta epe laburrean 1.000 bazkide lortzeko erronka dute begiz jota. «Izena emateko ez da zertan bi eskualdetako herritar, edota herri hauetan kontsumitzaile izan behar. Izen-emateak sostengu ekonomikoa ematen dio proiektuari, eta horrek Hekoa beste herrietara hedatzen lagunduko du», adierazi du Gorrotxategik.

Ordaintzeko bideak

Adin guztietako bazkideak behar dituzte, «denok erabiltzen baitugu dirua egunerokoan». Izena emateko edo bazkide izateko heko.eus webgunean izena eman beharko da, eta bertan informazio guztia  aurki daiteke. Hasieran, bazkideei ordaintzeko bideak aztertzeko galdetegia pasa zieten, eta erantzunetan jasotako aniztasuna bermatzeko hiru bide proposatu zituzten: eskudirutan, QR kodea duen txartelaren bidez, edota aplikazioaren bitartez. «Gazteen artean, askok, nahiago dute eskudirutan ez ordaindu, eta txartelarekin edo mugikorrarekin egin, batez ere erosotasunagatik. Adinekoek, aldiz, eskudiruaren aldeko hautua egiten dute normalean teknologiarekin izan ditzaketen arazoak saihesteko», azaldu du oiartzuarrak.

Hekoaren eta jaialdi handien arteko alderaketa egin dute. «Jaialdi handietan ohitu gara eskumuturrekoaren bitartez ordaintzera. Hekoaren funtzionamendua iguala izango da». Eurotik Hekora trukea egiteko moduaz galdetuta, herri bakoitzean trukea egiteko bulego bana jarriko dutela zehaztu du Gorrotxategik. «Txartelaren edota aplikazioaren bitartez ordaindu nahi dutenek euren banketxeko kontu pertsonaletik nahi duten diru kopurua trukatuko dute gure aplikaziora».

Heko batek euro baten balioa izango du, eta sei kopurutako billeteak aurkeztuko dituzte aurrerago. Elizondoko aurkezpenean, esaterako, Heko batekoa aurkeztu zuten. Billete horrek diseinu bera izango du bi eskualdeetan: aurrealdean, bertsolaritza islatuko da; eta atzealdean, berriz, eskualdeetako mendien paisaia. Datozen asteetan, bikoa, bostekoa, hamarrekoa, hogeikoa eta berrogeita hamarrekoa aurkeztuko dituzte. Billeteek diseinu berezia edukiko dute, gertukoa: «Eskualdearekin lotura duten irudiak hautatu ditugu. Paisaiak izango dira nagusi, ez dira pertsona famatuak azalduko. Pertsonak egon daitezke, baina, soilik, lanbide batekin harremana dutenak. Esaterako, bertsolaritzaren kasua».

Diseinuetarako ideiak bazkideek hautatu dituzte. Arnaizek kontatu du proiektua aurkeztu aurretik herritarrei galdetegi bat pasa zietela, eta orotara, 400 erantzun jaso zituztela. «Ehunka proposamen jaso ziren. Errepikatuenak izan zirenak hautatu genituen, eta horiek grabatzen ari gara», gehitu du. Segurtasun neurriei buruz, Hekoak beste monetek dituzten baldintzak beteko dituela nabarmendu dute bi presidenteek.

Komertzio txikien pizgarri

Bazkideek esku onez hartu dute proiektua, baita komertzioek ere. «Martxa polita daramagu», adierazi dute. Bi presidenteez gain, asteotan bi eskualdeetan hiru bisitari ari dira komertzioak bisitatzen, proiektua azaltzeko eta erakartzeko helburuarekin. «Batzuk zuzenean erakarri ditugu eta beste batzuk gehiago landu behar izan ditugu», adierazi du Arnaizek.

Komertzio askok, lehen begiradan, proiektua begi onez ikusi dute. Gauza guztiekin bezala gertatzen dela diote, «proiektua zertan den eta zertarako balio duen azaltzen diegu, eta berehala ideia ona dela esaten dute». Ideia gustukoa duten arren, Arnaizek zehaztu du bazkide egiteko urratsa egitea gehiago kostatzen zaiela komertzioei.

Aldi berean, komertzio txiki, enpresa eta herritarrekin lanean ari dira. Komertzio txikiei dagokionez, baztandarrak honako hau esan du: «Hekoak komertzio txikiek duten filosofiarekin bat egiten du, alegia, merkatariek duten behar eta gosearekin». Funtsean, Hekoak berak balioa ematen die komertzio txikiei, bertakoa dena sustatzeko asmoz. «Azken finean, Hekoari esker bertako ekonomia mugitzen dugu, bertako monetarekin bertan kontsumitu behar baita», adierazi du oiartzuarrak.

Bertako ekonomia mugitzea burujabetza ariketa bat dela nabarmendu du Arnaizek: «Betidanik, euskalgintzan eta herrigintzan mugitu naiz; eta azken hamarkadan, burujabetzan ere murgilduta nabil». Hekoaren proiektuak bete-betean harrapatu du Arnaiz, eta etorkizuneko proiektu interesgarria izango dela uste du. «Guk sareak sortzen eta botatzen ditugu, eta batzuk sarean harrapatuta gelditzen gara. Nahita edo nahigabe. Sare honetan oso gustura nago», azaldu du.

Hekoa Hego Euskal Herrian aitzindaria bada ere, oiartzuarrak azaldu du Europako herrialde askotan badaudela tokiko monetak, «eta ondo funtzionatzen badute; zergatik ez gureak?». Horren ereduetako bat Ipar Euskal Herriko Euskoa da. Bestalde, gogorarazi du Hego Euskal Herriko hainbat herritan halako esperientzia txikiagoak badaudela, eta horiek herrietako tokiko merkataritzara mugatutako monetak direla, «baina Hekoaren ideia askoz ere handiagoa eta zabalagoa da».

Hasieratik Euskoarekin elkarlanean aritu dira, bi egitasmoek helburu bateratua dutelako: Euskal Herriko nazio moneta. «Euskal Herriko moneta Iparraldean zein Hegoaldean erabili ahal izatea nahi dugu». Biek harro azaldu dute Ipar Euskal Herrian egin duten bidea urratzailea izan dela, Euskoa «izugarri ondo» funtzionatzen ari delako: «Euskoa guretzat eredu bikaina da».

Baztandarra ere ilusionatuta dago proiektuarekin. «Aurkezpenaz geroztik zenbait eskualde ate joka ditugu. Beraiek ere tokiko moneta bat nahi dute. Txantxetan Hekoa gurea noiz arte izango den galdetzen digute. Beraiena izatea ere nahi dute». Euskoak 13 urte daramatza funtzionamenduan Ipar Euskal Herrian. Hekoak ere, Euskoak bezainbesteko bidea edo handiagoa izatea nahi dute. «Ez dugu zalantzarik, eskualde guztietara zabalduko da. Urteetako proiektua izatea espero dugu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.