Bekoerrota kiroldegia itxita, hilaren 23ra arte
Urteroko mantentze-lanak egiteko kiroldegia bi astez itxi dute; bitartean, bazkideek Donibaneko kiroldegia erabili ahalko dute.
Udan ohikoak dira herrietako kiroldegietan mantentze-lanak egitea irailean hasiko den denboraldirako prest egon daitezen. Lezoko Udalak iragarri du hilaren 23ra arte, Bekoerrota kiroldegia itxita egongo dela lan horiek egin ahal izateko. Hilak 24, astelehenarekin, berriro ere erabilgarri egongo da kiroldegia; bitartean, Lezoko bazkideek Donibaneko kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute.
