Allerru haur mailako nesken taldea, jokalarien bila
2026-2027 denboraldia hasteko gutxi falta den honetan, haur mailako nesken taldea ateratzeko jokalariak behar ditu Allerruk.
Abuztua hastearekin batera, mugimendu handiko egunak izaten dira futbol kluben bulegoetan. 2026-2027 denboraldia hasteko asteak besterik ez dira falta eta taldeen plangintzan lan handia dute zuzendaritzako kideek zein entrentzaileek. Allerruko haur mailako nesken taldeak jokalariak behar ditu taldea aurrera ateratzeko eta izena emateko deialdia zabaldu dute. 2013 eta 2014 urtean jaiotako neskak behar dituzte, interesa duen orok 688 63 88 36 (Eñaut) deitu dezake.
