
Esku Hutsik elkarteak antolatuta, herri argazkia eta solasaldia
Haurdunaldiko, Erdiondoko eta Jaioberrien Heriotzen Dolua Ikusgai Egiteko Mundu Eguna da ostegunean, eta gaiaz hitz egiteko solasaldia egingo dute bihar Itsaso Garzonekin.

Goiatz Labandibar saritu dute Ramiro Pinilla lehiaketan
Eleberri laburren lehiaketan euskarazko lan onenaren saria eskuratu du oiartzuarrak 'Orbaintzea' lanarekin. Datarik ez badago ere, lana argitaratzea da hurrengo pausoa.

Bertso bazkari autogestionatua berriro noiz antolatu zain
Elizalde Eskolak 50. urteurrena antolatzeko bertso bazkaria egin zuen larunbatean, eta hitzorduaren arrakasta nabarmendu dute antolatzaileek.

"Asko daukagu borrokatzeko"
'Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia' lelopean herri eskolak ari da egiten Oarso Bidasoko Ikama.

"Gazako herritarrek oso ondo dakite genozidioak aurrera jarraitzen duela"
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratzea egin dute Beko plazan 'Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez! lelopean'.

Gau Beltza, ate joka
Hileko azken egunean ospatzen da Gau Beltza, baina egun horren aurretik zenbait prestaketa jardunaldi izango dituzte Oiartzunen Abaraxkaren eskutik.

Etxebizitza Bulegoa izango dute eskura Oarsoaldeko biztanleek
Etxebizitzaren gaiarekin lotutako informazioa, orientazioa eta izapideetarako laguntza eskainiko du zerbitzu ibiltari berriak.

Datorren asteazkenean ekingo dio udalak auzo batzarrak egiteari
Hilaren 14tik azaroaren 9ra izango dira auzoetako hitzorduak. Lehena Arragua izango da, eta jarraian Karrika.

'Zazpi jauzi eguna' antolatu du Oiartzungo Gure Eskuk
Hilaren 11n egun osoko egitaraua izango da Oiartzunen. Programazio hori hilaren 25eko 'Zazpi jauziz, herri bat' dinamikaren atarikoa da.

Hogei urte, hamabost garagardo eta zenbait zozketa garagardo festan
Ostegunetik (hilak 8) igandera bitartean izango da XX. garagardo azoka. Bihar, baina, Palestinaren inguruan ariko dira Aldeguna elkartean.

Saltoka ospatu dute Zazpi jauzi eguna
Oiartzungo Gure Eskuk Zazpi jauzi eguna ospatu zuen atzo, eta, besteak beste 'Zazpi jauziz, herri bat' egunerako bideoa grabatu zuten.

Kontsulta daitezke hautesle erroldaren zein mahaiaren kokapenak
Oiartzungo Udalak azaroaren 29ko espainiar estatuko hauteskunde orokorretako informazio orokorra helarazi du.

'Asteklima' dela eta, larrialdi klimatikoaren inguruko zenbait hitzordu
Hilaren 16tik 25era izango da Asteklimaren zazpigarren edizioa, eta denbora tarte horretan zenbait jarduera izango dira herrian kontzientzia sortzeko.

OKEko kirolarien partidak, hemen
Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek 19 partida jokatuko dituzte larunbatean zein igandean, eta horietatik 10 Karla Lekuonan izango dira.

Oiartzun Kirol Elkartearentzat, asteburu borobila
Orotara 24 partida jokatu dituzte oiartzuarrek; horien artean 12 irabazi dituzte, 9 galdu eta beste hiru berdindu.

Zein partida dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek?
Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek. Hitzordu gehienak Karla Lekuonan izango dira.

Larunbatean izango da udazkeneko HemenGuk azoka
10:00etatik 13:00etara bitartean Doneztebe plazan elkartuko dira dozena bat postu. Jakiak edota bitxiak bezalakoak erosteko aukera egongo da.

Miru beltza eta amiamokoa askatuko dituzte Arditurrin
Igandean (urriak 4) askatuko dituzte Basabizi zentroan sendatutako animaliak. 11:00etan izango da hitzordua, eta izena eman behar da aurrez.

Topagune Sozialistaren berri emateko, kontzertuak eta marianitada
Urriaren 9an hasiko da GKSren topagunea, Elizondon. Haren atarian, aurkezpen ekitaldiak ari dira egiten zenbait herritan. Larunbatean Oiartzunen dute hitzordua.

Antton Valverderena izango da Arizmendienea
Kantagiltza egitasmoaren hurrengo protagonista izango da Valverde igandean (urriak 4), 18:00etan hasita, Arizmendienean.