EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du astelehenean Arizmendienean
Aizpea Otaegi eta Maddalen Iriartek hitzaldia emango dute hilaren 16an. Gaur, berriz, kartelak itsatsiko dituzte hauteskunde kanpainari hasiera emateko.
Eh Bilduk jakinarazi du ekitaldi politikoa egingo duela hilaren 16an (astelehena) Arizmendienean. 19:00etan izango da hitzordua, eta Aizpea Otaegi eta Maddalen Iriartek izango dute hitza.
Gaur, bestalde, kanpainari hasiera emango diote, eta kartelak itsatsiko dituzte 17:00etan Munanierretik hasita.
EH Bilduren agenda

