Oiartzungo futbolarien emaitzak eta kronikak, HITZAn
Oiartzun Kirol Elkarteak asteburuan jokatutako partiden emaitzak eta kronikak bidali dizkio HITZAri. Ikusi zerrenda osoa hemen.
Oiartzun Kirol Elkarteak hogei partidutik gora jokatu ditu asteburuan, eta astero klubak egiten duen bezala, oraingoan ere emaitzak eta zenbait kronika helarazi dizkio hedabideari.
3 REF 2 -2 Mariño
Hasiera nahasi baten ondoren partidan sartu eta baloiaren jabetza eskuratu zuten oiartzuarrek. Hala ere, taldearen momentu on batean egindako akatsengatik 0-2 jarri ziren.
Atsedenetik bueltan gogotsu irten ziren zelaira, markagailuari buelta emateko asmoz, eta jarrera horri esker lehen gola sartzea lortu zuten.
Taldeak indartsu eta baikor jarraitu zuen, eta gol aukera batzuen ostean 2-2 jarri ziren. Azken hamar minutuetan estutu zuten arren, ez zuten partidari buelta ematea lortu.
Añorga 2 – 2 Ohorezko erregionala
Lehen zati “pobre” batekin eman zioten partidari hasiera, nahiz eta atsedenaldira joan zirenean aurkaria aurretik zioan. Bigarren zatiko lehen minutuetan berdinketa lortu zuten oiartzuarrek, eta amaiera aldean hobekuntzak sumatu arren, geldikako jokaldi batean aurkariak aurretik jarri ziren berriz.
Egoerari aurre egin ondotik, oiartzuarrek berriz berdindu zuten markagailua, baina 2-2 bukatu zen partida.
Gernika 12 – 5 Areto futbola estatuko hirugarren maila
Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Gernikan, partida hasieratik etxekoak izan baitziren nagusi eta hamabosgarren minuturako 4-0 baitzegoen markagailua.
Oiartzuarrek aldea murriztea lortu zuten, baina hurrengo bi minutuetan beste bi gol sartu zituzten gernikarrek. Lehenengo zatiaren amaieran oiartzuarrek bigarren gola sartu zuten, baita bigarren zatia hasi berritan beste bat ere. Etxekoek, baina, beste gol bat sartu zuten, eta oiartzuarren “erreakzioa” eten egin zela diote.
8-4 zegoen markagailua, baina etxekoek beste lau gol egin zituzten, eta azken minutuen 12-5 jarri zen markagailua.
Afantxo 3 – 1 Miren Taberna
Gipuzkoako ohorezko erregional mailan Miren Taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Donibanen Afantxoren bigarren taldearen aurka jokatutako derbian.
Partida ondo hasi zen oiartzuarrentzat, laugarren minutuan sartu baitzuten lehen gola. Zati horretan aukera gehiago ere izan zituzten, baina ez zuten gol gehiago egin.
Bigarren zatian etxeko taldeak izan zuen partidaren kontrola, baina ez zuen golik sartzea lortzen, eta partida horrela amaituko zela zirudienean etxeko taldeak azken hiru minutuetan 3-1 jarri zuen markagailua.
Hona hemen asteburuko partida guztien emaitzak:
- Infantil handia 1 – 1 Hernani
- 1 kadete neskak 3 – 1 Touring
- Ohorezko kadetea 2 – 1 Martutene
- 1 infantil partaidetza 0 – +5 Luberri
- Ohorezko kadete neskak 2 – 0 Touring
- Gorengo neskak 0 – 3 Gure txokoa
- Alebin neskak 2016 6 – 3 Mariño real union
- Alebin mutilak 2016 8 – 5 Kafe orereta
- Infantil txikia 1 – 1 Sportin herrera
- Kadete c 1 – 3 Pasaia
- Jubenil d 1 – 1 Mariño
- 1 erregionala 2 – 0 Pasaia
- Jubenil c 4 – 1 Inter
- Usurbil 5+ – 0 Infantil f8
- Dunboa 6 – 3 Alebin mixto 2015
- Kostkas 5+ – 0 Alebin mutilak 2015
- Dunboa 2 – 1 1 kadete b
- Pasaia 2 – 0 Jubenil preferente
- Lagun onak 1 – 0 Euskal liga
- Mario real union 3 – 1 Infanil f11
- Hernani 1 – 0 Ohorezko erregionala neskak
