Ez dute proiektu makroeolikorik nahi
Bianditz-Domiko bizirik! herri plataformak deituta, bizikleta martxa egin dute Oiartzundik Oreretara proiektu makroeolikorik ez dutela nahi aldarrikatzeko.
Bianditz-Domiko Bizirik! plataformak deituta, bizikleta martxa egin zuten atzo Oiartzundik Oreretara. Mendiak bizirik. Domiko-Erreka proiekturik ez! Repsol kanpora! lelopean egin zuten martxa Oiartzungo Gurutze auzotik abiatuta, eta, besteak beste, Gure mendiak defenda ditzagun! edota, Repsol kanpora bezalakoak agertzen ziren pankarta eta leloen atzean egin zuten ibilbidea.
Repsol enpresak Oiartzundik hurbil bi parke eoliko ezarri nahi ditu, eta han sortuko litzatekeen argindarra garraiatzeko lineek inpaktu sakona izango lukete eskualdean. Hori horrela, ezinegona sortu da inguruko herrietan, eta hori bistaratzeko sortu dira Bianditz-Domiko bizirik! bezalako plataformak.
Hona hemen herri plataformako kideek HITZAri helarazitako irudiak.

