Ohartzerako ihesi joaten direnak gordetzeko, 'Txoko txiki bat'
Ane Labakaren poema laburrek eta Sandra Garayoaren ilustrazioek osatzen dute liburua. Peru Galbetek abestia ere egin du.
Hamabost Berrogeita Bostek Hasieren hiztegia ondu du, eta bihar bertan aurkeztuko dute Donostian. Ane Labakak idatzi du berau, eta Sandra Garayoa arduratu da ilustrazioez.
Haur baten garapenean hitzak eta soinuak dira nagusi, argitaletxetik dioten moduan, hots huts zirenak hitz bilakatzen baitira pixkanaka. Hortik sortu da liburua, orrietan biltzen baitira haurren lehenengoetariko 90 bat hitz.
Hortaz, ohartzerako ihesi joan direnak erregistratuta uzteko ariketa bat da sorkuntza lana, eta proiektua borobiltzeko abesti bat sortu dute Peru Galbeterekin batera.
