Herri oso bat desfilean
Santakrutzen azken egunean Artzain eta Inudeek desfilea egin dute. Ehunka partaide izan ditu, eta herria ederki asko girotu du.
Santakrutzetako igande eguerdiak oso bereziak izaten dira. Horren arduradun, atzoko (hilak 20, igandea) Artzain eta Inudeen desfilea. Lezoko festen azken eguna izanik, pentsatuko zuen baten batek energiaz larri izango zirela desfilean parte hartu zuten ehunka partaideek. Errealitatetik oso urrun izan zen uste hori, ordea. Beste behin alaitasunez, irribarreez, historiaz eta festa gogoz bete zituzten rol edo paper asko bildu zituen herritarrek kaleak, ehunka ere izan ziren ikusleen gozamenerako. Eguraldi sano eta eguzkitsua atzo eguerdikoa Lezon. Festa betea herrian.
Jarraian, lezoarrek HITZAra bidalitako argazki eta bideoekin segizio handia ikus ez zutenentzat haren dimentsioaren berri izateko aukera.
