Txikiak badira ere, sanpedroak dira
Hilaren 25etik 27ra bitartean barruti morea jai giroan murgilduko da, sanpedro txikiak ospatuko baitira.
San Pedro jai giroan murgilduko da asteburuan, sanpedro txikiak ospatuko baitira barrutian, hilaren 25etik 27ra (ostiraletik igandera) bitartean. Barrutiko jai batzordeak prest ditu aurtengo ospakizunak, eta publiko guztiei begirako jarduera mordoa prestatu ditu. Txikiak badira ere, sanpedroak dira. Hona hemen egitaraua egunez egun:
Sanpedro Txikiak 2026
Hilak 25, ostirala
- 17:30: Merienda portuko etxeetan, jubilatuen eskutik.
- 17:30: Zezentxo eta buruhandiak frontoian.
- 17:30: Kitadelpare txaranga.
- 19:15: Argazki txapelketaren sari banaketa plazan eta 2025ean jaiotako sanpedrotarrei ongietorria. Ondoren, txupina omenduen eskutik.
- 20:00: Bertso ekitaldia Antxeta aurrealdean.
- 22:00: Elektrotxufla.
- 00:00: Torras plazan.
Hilak 26, larunbata
- 11:00: Marmitako txapelketa Antxetan.
- 11:00: Haurrentzako triatloia.
- 13:30: Marmitako txapelketaren sari banaketa eta salmenta.
- 16:00: Mus txapelketa Torreatzen.
- 17:00: Haurren arrantza txapelketa.
- 19:00: Haurren arrantza txapelketako sari banaketa. Ondoren, sardina eta haragi jana.
- 00:00: Happy hour plazan.
Hilak 27, igandea
- 12:00: Erraldoi eta buruhandien konpartsa dultzainekin kaleetan zehar.
- 12:30: Patata tortilla txapelketa frontoian. Ondoren, sari banaketa.
- 16:30: Haurren esku pilota finala.
- 17:30: Helduen esku pilota finalak. Ondoren, denontzako mahai jokoak frontoian.
- 18:00: Jose Inazio Murua eta bere musika frontoian. Euriarekin, Palazio Txikin.
- 19:00: Bokata txapelketa frontoian.
- 21:00: Zezensuzkoa frontoian.
