Izuari aurre egingo diote Donibaneko Gau Beltzenean
Hilaren 31ko ilunabarrean Euskal Herriko ohitura zaharrak ekarriko ditu berriz ere Bixi-Bixi elkarteak Donibanera, Gau Beltzarekin.
Iazko Donibaneko Gau Beltzaren irudia da honakoa. Donibanen izuari aurre egingo diote larunbat ilunabarrean. Gau Beltzaren barruko jarduerak antolatu ditu Bixi-Bixi elkarteak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin. Ohitura zaharrak berreskuratuko dituzte berriz ere.
Larunbateko (hilaren 31ko) jarduerak arratsaldean hasiko dira. Zehazki, Bixi-Bixi elkartean aurpegiak margotzeko, eskulanak egiteko, eta izuak idazteko topaketa antolatu dute haurrentzat, 17:00etan hasita. Apainketa lanak egin ondoren, gozokien bilketari ekingo diote Meipi auzoan.
Behin zorroka gozokiz beteta, auzo horretatik Santiago plazaranzko kalejira beldurgarria egingo dute, eta plazan direnean, zezensuzkoa izango da han (20:00). Horren ondoren Kultur Aterpera mugituko dute izua: han jarraituko dute Gau Beltza ospatzen.
