Antxo zuri-gorria izango da asteburuan
Hilaren 25etik 27ra bitartean Antxoko sanfermin txikiak ospatuko dira, jarduera mordoarekin.
Txikiak badira ere sanferminak dira, eta hori argi dute Antxon. Barrutiko jai batzordeak prest ditu beste urte batez Antxoko sanfermin txikiak. Aurtengoak hilaren 25etik 27ra (ostiraletik igandera) bitartean izango dira, eta Antxo zuri-gorriz beteko da beste behin. Sustatzaileek jarduera mordoa prestatu dituzte jaiez gozatzeko. Hona hemen egitaraua egunez egun:
Sanfermin Txikiak 2026
Hilak 22, asteartea
- 17:30: Haur pala txapelketako sailkapenak, Frontoi Zaharrean.
Hilak 25, ostirala
- 18:00: Karropoteoa.
- 19:45: Aurkezpen ekitaldia eta kartel lehiaketaren sari banaketa.
- 20:00: Txupinazoa. Ondoren, Joselontxos txaranga.
- 22:15: Sobakillo afaria karpan.
- 23:00: Parranda karpan.
Hilak 26, larunbata
- 11:00: Puzgarriak Biteri plazan. Euriarekin, Ibaiondo frontoian.
- 11:30: Kantujira.
- 12:00: Erraldoiak txistulariekin.
- 14:00: Herri bazkaria Ibaiondo frontoian. Ondoren, bingo musikatua.
- 17:00: Skapaie elektrotxaranga.
- 18:30: Mojitoen festa eta tardeoa Mimos tabernan.
- 19:00: Tardeoa Axular tabernan.
- 23:00: Parranda karpan.
- 23:00: DJ Iker Rodriguez Mimos tabernan.
Hilak 27, igandea
- 11:00: Haur pala txapelketako finalerdiak eta finalak, Ibaiondo frontoian.
- 11:00: Karabina lehiaketa Biteri plazan.
- 13:00: Zezentxoen entzierroa.
- 14:30: 14 urte bitarteko haurrentzako makarroi jana.
- 17:00: DJ Mikeltxi karpan.
- 19:00: Txokolatada.
