Lezo pilota da
Josetxo Etxandiren Oroimenezko 50. Pilota Txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Goiko Plazako pilotalekuan, Josetxo Etxandi frontoian.
Haur Mailako finalekoa da ondoko irudia. Atzoko (hilak 20, igandea) santakrutzen azken eguneko izarretakoa Josetxo Etxandi 50. Pilota Oroitaldiko herri mailako finalak izan ziren. Eguraldi oso onarekin jokatu ziren lau finalak, eta antolatzaileek HITZAri esandakoaren arabera, 400 ikusle bildu ziren Goiko Plazako pilotalekuan, Josetxo Etxandi frontoian: bete egin zen. Joko ona eta emozioa nagusi izan ziren atzo arratsaldean. Jokalariak herrikideak izanik, gainera, denek izan zituzten animoak. Lezo pilota ere baita.
Txapelketa da Josetxo Etxandiren herri mailako lehia. Beraz, atzoko finalek galtzaileak eta irabazleak utzi zituzten. Honakoak dira finalen emaitzak.
Haur Maila
- Zapirain-Arrieta // Ulazia-Oiartzun 15-16
Gazte Maila
- Aldaba // Osa 18-10
Helduak, emakumeak
- Lobete-Lizarraga // Dorronsoro-Lozano 22-10
Helduak, gizonak
- Perurena-Perurena // Mujika-Iñarra 15-22
Finaletan izan zirenek euren garaikur eta oroigarriak jaso zituzten. Txapelketaren antolatzaieek, gainera, lehian zehar egi duten lanagatik sari bereziak eman zizkieten hainbat jokalariri. Honakoak izan ziren sarituak
- Haur Mailan: Unax Perez.
- Emakumezkoen helduetan: Nahia Sarasola.
- Gizonezkoen helduetan: Garikoitz Sagarzazu.
Segidan, txapelketaren antolatzaileek HITZAra bidalitako argazkiak. Gainera, txapelketaren hainbat partida zuzenean ikusi ahal izan ziren Youtube bidez.
