
"Protagonismoen gainetik, politika eraginkorrak" eskatu dituzte Errenteria eta Hernaniko alkateek
Donostiako alkateak etxegabetasunaren fenomenoak eskualdean planteatzen dituen erronkez aritzeko egindako gonbidapenaren harira, zenbait gogoeta parekatu nahi izan dituzte.

Batzarra eta kalejira zaratatsua, ostegunean
Portuko azken suteak hautsak harrotu ditu Lezon. Nazkatuta, herritarrek bigarren batzar bat deitu dute ostegunerako. Kalejira zaratatsua ere egingo dute.

"Herriaren zatitxo bat dira jada"
Atzo arratsaldean itzuli ziren euren herrialdera uda gurean pasatu duten haur sahararrak. "Agur" baino, "hurrengo urtera arte" esateko eguna izan zen atzokoa.

"Osasuna behar dugu"
Joan den asteko sutearen harira, herritarrak mobilizatzen hasi dira. Batzar irekia egingo dute bihar (osteguna) Lezon.

Frontoiko Zumardiko mendi magalaren azterketa geoteknikoa abiatuko dute astelehenean
Maiatzean San Pedron gertatutako luizia argitu eta zer nolako egonkortze lanak definitu behar diren jakiteko azterketa abiatuko du Pasaiako Udalak.

Saguzarren mundua hurbiletik ezagutzeko aukera, irailaren 4an
Lander Olasagasti aditua izango dute alboan bisitariek. Oinarrizko azalpenez gain, detektagailu berezi batzuekin ugaztun hegalari harrigarri hauek entzuteko aukera izango da, baita ikusteko ere.

Portuko sutean gertatutakoa "argitzeko" eskatu dute Lezo eta Pasaiako alkateek
Sutearen arrazoiak eta ondorioak argitzeko informazioa eskatu diete bi alkateek eskumena duten erakundeei. Biek nabarmendu dute gertakari hori "ezin dela normaltzat jo".

"10 urte AHTren obrengatik tren zerbitzu txar bat jasaten"
AHTren obrengatik aldiriko tren zerbitzua erabat etetea erabaki du uda honetan ere ADIFek. Honek "galera handiak" eragiten dituela salatu du Oarsoaldeko AHTren Aurkako Taldeak.

"Edozein momentutan gerta daiteke berriro suteren bat"
Mobilizazioa egin zuten herritarrek ostiralean Lezon, Pasaiako portuan izandako azken sutea salatzeko. Suteetatik harago, salatu zuten egunerokoan pairatzen dituztela herritarrek portuko jardunak eragindako kalteak.

"Azken sutea izan dadila"
2018an ere txatar tontor batek su hartu zuela gogoraraziz du Eguzki talde ekologistak, eta ordutik ez dela arazoari benetako irtenbiderik eman.

Bidez Bide-k goizeko zerbitzua eskainiko du irailaren 1etik aurrera
Adinekoen edota mugikortasun murriztua duten lagunen joan-etorriak errazteko garraio zerbitzua indartzea erabaki dute udalak eta Behemendik.

Tomas Garbizu Musika Eskola, ikasturte berrirako prest
Hainbat instrumentutan trebatzeko aukera eskainiko dute aurten ere. Izen emateak irailaren 1etik 7ra egin beharko dira.

Orereta Rugby Taldearen denboraldi berria, "orain arteko anbiziotsuena"
Klubeko koordinatazile Xabier Sanchezek aipatu du "asmo handiz" ekingo diotela seigarren denboraldiari.

TAOren arauketa aldatuko dute herriko bi eremutan
Iztieta-Ondartxo-Altzate 2. gunean eta Miguel Irastorza plazan izango dute eragina aldaketek. Irailaren 1ean sartuko dira indarrean.

Jaizkibel kaleko berrurbanizazio lanak, martxan
Lan hauekin "oinezkoen irisgarritasuna hobetu" nahi du udalak, "kalearen ingurua egokituz". Hiru hilabeteko epean bukatzea aurreikusi dute.

Ur mozketak izango dira goiko auzoetan astelehenean
Galtzaraborda, Kaputxinoak, Beraun, Agustinak eta Igantzi auzoetan izango dira mozketak, goizez.

Nora Lopez sanjuandarrak bi domina poltsikoratu ditu Europako Slalom Txapelketan
Oso fin aritu da bakarka zein taldeka gazte pasaitarra. Urrezko dominatik oso-oso gertu egon da.

Lur Garden "begiak itxita" ezagutzeko aukera, bihar
Soilik entzumenaren, usaimenaren eta ukimenaren bidez ingurua ezagutzera gonbidatuko dituzte bertaratutakoak.

Urrezko bi domina eskuratu ditu Landarbaso Abesbatzak Suedian
Nazioarteko bi sari berri hauekin, 29 domina ditu dagoeneko abesbatzak. Bi kategorietan izan ziren garaile errenteriarrak.

Gaintxurizketako jaiek, txikitik gutxi
Aurtengo auzoko jaien gaineko balorazio "oso-oso positiboa" egin dute auzotarrek. Hiru egunez festa eta giro ona izan da nagusi.