Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia
Araitz Ortega Urdampilleta - Kopilotua

"Pilotua salduta geratzen da kopilotu gabe; haien begiak gara"

Rallyetan kopilotu modura aritzen da Araitz Ortega Urdampilleta oiartzuarra. Dagoeneko zenbait lasterketa korritu ditu, eta pilotu izatea gustatuko litzaioke.

Araitz Ortega Urdampilleta, autoarekin, Oiartzunen.Imanol Saiz Gomez de Segura
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/09/18

Hogeita bat urte ditu Araitz Ortega Urdampilletak, baina dagoeneko bi urte eta erdi dira automobilismoaren munduan buru-belarri dabilela. Kopilotu lanetan aritzen da, eta kontatu du gustatuko litzaiokeela noizbait pilotu izatea. 

Nola sartu zinen automobilismoaren mundu honetan?
Lagunekin lasterketak ikustera joaten nintzen, eta gaia ateratzen zen bakoitzean nik komentatzen nuen noizbait probatu egin nahi nuela.

Gero, hemezortzi urterekin aukera sortu zitzaidan, eta probatzea erabaki nuen. 2024ko martxoaren 2an debutatu nuen, eta dagoeneko bi urte eta erdi egin ditut geratu gabe, ilusio handiarekin.

Kopilotu lanetan aritu zara beti?
Bai, orain arte beti kopilotu. Badut pilotu probatzeko arantza, baina ez da erraza. Mundu hau nahiko garestia da, eta zaila da bertan sartzea lanean ibili ezean. Hor daukat gogoa, baina momentuz moldatzen naiz kopilotu bezala. 

Pilotuari ematen zaio garrantzia, baina kopilotuaren lana funtsezkoa da.
Bai, kopilotua ere oso garrantzitsua da nahiz eta garrantzia pilotuari ematen zaio. Hala ere pilotu bat saldua gelditzen da kopilotu gabe, itsua egongo balitz bezala baita. Pilotuak bere kabuz ez daki zer datorren, eta nik izan behar dut prezisio hori. 

Momentuan sartu behar dut, eta esan behar diot zer daukan aurrean edo zer datorren. Denborak ere eraman behar ditugu, eta horretan oso zehatzak izan behar dugu, ezin baitugu denbora baino beranduago sartu. Alegia, guri eta hamarretan bertan egoteko esan baldin badigute, ezin dugu bertaratu ez eta bederatzian ezta eta hamaikan ere. Horrek antolaketa bat eskatzen du, eta ikusten ez diren baina garrantzia handia duten gauza asko ere kontuan izan behar dira

Zuk zein informazio ematen diozu pilotuari?
Pilotuaren gustura moldatu behar da, ze azkenean pilotuak berak ulertu behar du zuk esaten diozuna. Guk koaderno batean idatzia daukagu informazioa, eta hori irakurtzen edo interpretatzen joaten gara, baina hori pilotuak ulertuko duen moduan egin behar da. Horregatik esan behar zaio hark eskatzen duena.

Normalean esaten dena da ea kurba eskuinera edo ezkerrera den, eta horren atzetik zenbaki bat esaten da; ia beti batetik hamarrera izaten da, baina batzuk batetik seira ere egiten dute. Orduan, zenbakia geroz eta handiagoa izan, kurba orduan eta irekiagoa dela ulertzen da, eta zenbaki horrek gidariari esaten dio nondik joan behar duen, zein abiaduratan sartu daitekeen edota arriskuren bat badagoen.

Kopilotuaren lana da pilotuaren begiek ikusten ez duten guztia esatea, baina betiere iritsi aurretik, noski, istripurik ez izateko.

Parte hartzen duzuen rally bakoitzaren aurretik egiten duzue bidearen errepasoa?
Ni bi modalitateetan ibili izan naiz, asfalto bezala ezagutzen denean ea tierra bezala ezagutzen denean. Asfaltoko kasuan aurreko asteburuan joaten da bidea ikustera kurbak apuntatzeko eta egon daitezkeen arrisku guztiak  kontutan izateko. Lurraren egoera ere begiratzen dugu, baina egunean bertan erabakitzen da zein gurpil erabili.

Eta aipatutako modalitateen artean, zein duzu nahiago?
Ez da erraza aukeratzea. Asfaltoan askoz azkarrago joaten da, baina kotxea ez da horrenbeste mugitzen. Adrenalina gehiago daukazu gorputzean abiadurarengatik, baina tierran, esaterako, ez zoaz horren azkar, baina autoa pila bat mugitzen da, frenatzeko garaian ere askoz lehenago frenatu behar da… Ez nuke jakingo zer aukeratu.

Inoiz izan duzue ezbeharrik? Nola erreakzionatzen da auto barruan zerbait gertatzen bada?
Jendeak zenbait modutara erreakzionatu dezake. Akatsak  askotan pasatzen dira, inor ez da perfektua, eta gu ere galtzen gara. Pilotuak akats bat egin dezakeen bezala ba guk ere bai, eta horrelakoetan normalean pilotuak eskatzen du ez jarraitzeko datuak esaten. Kontuan izan behar da lehen esan bezala gu garela pilotuen begiak, eta guk zerbait behar ez den bezala esaten baduzu zerbait gertatzeko arriskua dago. Nik esaten badiot kurba eskuinera dela, baina errealitatean ezkerrera bada, zerbait gertatu daiteke. Hortaz, egokiena da pilotuari abisatzea galdu egin zarela eta berriz datu egokiak bilatzen saitzea.

Bidea ikustera joaten garenetan ere garrantzitsua da puntu estrategikoei erreparatzea, izan kurba berezi bat edota bide bazterrean egon daitezkeen gauzak, horrelakoak gertatuz gero errazagoa izan dadin bilatzea nondik goazen. Hala ere helburua beti da pilotua ez nahastea.

Orain arte egindako lasterketen artean, baduzu gogokorik?

Urte eta erdiz auto batekin ibili naiz, eta esan daiteke ez dela gaur egun dauden kotxeen artean gehien ibiltzen zena. Aurten, baina, irabazteko aukera eman diezaguken auto batekin ibiltzeko aukera izan dut, eta buruan dut oso luzea izan zen rally bat, hirugarren postuagatik beste batzuekin borrokan aritu ginelako. Tramo bezala ez daukat gogoko bat; askotan disfrutatu du, baina uste dut lekuarekin baino gehiago momentuarekin gelditzen naizela, esperientziarekin.

Asteburu honetan Jaizkibelgo Igoera da. Aterako zara bertan?
Nik ez dut sekula parte hartu zeren Jaizkibel igoera bat denez, normalean pilotuak bakarrik joaten dira, ez da Kantabrian bezala [han kopilotuekin ateratzeko aukera dago].

Kopilotua naizenez ez zait tokatu bertan parte hartzea, baina egia da hemen gertu dagoen zerbait dela, eta nire ilusioetako bat dela bertan parte hartzea, behintzat bizitzan behin.

Jaizkibel nire bigarren etxea bezala sentitzen dut, ordu mordoa eman ditut bertan, eta izugarrizko ilusioa egingo lidake bertan izatea, baina oraingoz ez dut aukera hori izan.

Eta ikustera joango zara?
Bai, noski, nire mutil laguna eta lagun batzuk ere aterako dira gainera. Beti joten naiz ikustera, bai honetan ibiltzen ez nintzenean eta baita orain ere. 

Nolako giroa sortzen da Jaizkibelen?
Nire ustez Jaizkibelek zerbait berazia dauka. Duela urte batzuk Europako Txapelketaren barruan zegoen, eta kanpotik jende asko etortzen zen benetan diru asko balio duteen kotxeekin. Jendetza biltzen da, auto mordoa daude, beti lagun arteko giroa sortzen da… eta niretzat gertu egote horrek ere egiten du. Mundu guztiak ezagutzen du elkar, eta etxean bezala sentitzen zara.

Emakume gutxi dagoen mundu bat da hau. Nola bizi duzu zuk?
Egia da nik sartzeko erraztasunak izan nituela pertsona batek eskaini zidalako eta beraz ez nuelako inori laguntzarik edota parte hartzeko eskatu behar izan. Hala ere ezagutzen dut sartzea kostatu zaion jendea ere, baina kontuan izan behar da errazagoa dela kopilotu bezala sartzea. 

Ni oso ondo tratatzen naute, oso ondo zaintzan naute, baina hori da asko babesten nauen lagun talde bat egin dudalako, eurak babesten diren moduan babesten naute ni ere. Alabaina, esan behar dut emakumea gutxietsia izan den kasuak ere ikusi ditudala.

Zer egin daiteke emakumearen parte hartzea bultzatzeko?
Azkenean txikitatik lotu  dira mutila kotxearekin; euren jostailu asko kotxeak dira, eta neskei ez zaie horrenbeste aukera ematen, eta emakume gazte batek esaten duenean kotxeak gustatzen zaizkiola arraroa izango balitz bezala izaten da.

Nolabaiteko babes hori falta da. Ez zaizu familian edo inguruan kotxeekiko zaletasuna duen norbait tokatzen, zaila da mundu horretan sartzea. 

Hala ere, bada emakume talde bat [@emakumeakautomobilismoan] ikusgarritasun hori ematen saiatzen ari dena, eta erakutsi nahi duena errepidean ere gero eta emakume gehiago gaudela. 

Eta gero, noski, mundu honetan gauden norbaitengana hurbiltzen bada baten bat esanaz probatu egin nahiko lukeela, lagundu egin behar da. Ez da beldurrik izan behar mundu honetan sartzeko, izan emakume edo gizon. Talde bat osatzen dugu denok eta jende berriari ongi etorria ematen diogu.

Zein dira zure ametsak automobilismoaren mundu honetan?
Nire ilusioetako bat da auto bat neronek muntatu ahal izatea. Badakit zaila dela, finean nire jakintza ez delako esaterako automozioa ikasi duen norbaitena bezala, baina  badakit daukatela lagun talde bat zeinak lagunduko lidakeen. 

Bestalde, noski, txapel bat irabaztea ere gustatuko litzaidake. Euskal Herriko rallyetan eta rally springetan lehenengo geratzen direnei txapelak ematen zaizkie, eta egunen baatean txapel bat irabaztea eta pentsatzea nik lortutako zerbait dela, itzela litzateke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.