Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaUdala

Frontoiko Zumardiko mendi magalaren azterketa geoteknikoa abiatuko dute astelehenean

Maiatzean San Pedron gertatutako luizia argitu eta zer nolako egonkortze lanak definitu behar diren jakiteko azterketa abiatuko du Pasaiako Udalak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2026/08/26

Iragan maiatzean euri jasek luizia eragin zuten San Pedroko Frontoiko Zumardiako mendi magalean. Ordutik, behin-behineko lanak egin dituzte bertan, eta orain “irtenbide integrala emateko” azterketa abiatuko du Pasaiako Udalak. Datorren astelehenean (hilak 31) azterketa geotekniko integrala hasiko duela jakinarazi du erakundeak. 

Luizia gertatu zenetik, bertan lanean aritu direla dio erakundeak, “ingurua egonkortzeko eta kaltetutako pertsonen etxeratzea nahiz segurtasuna bermatzeko”. Lehen fase batean behin-behineko jarduketak egin zituzten, udalaren lehentasuna izan baitzen “familiak ahalik eta lasterren itzultzea”. Abuztu erdialdean sinatu zuen Teo Alberro alkateak etxeratze dekretua, jarduketa horiei esker. 

Lehen fase hori bukatuta, orain behin betiko lanak definitzeko beharrezkoa den azterketa geoteknikoa hasiko du udalak. Erakundearen arabera, ikerketa hori “beharrezko aurretiazko urratsa da lurraren behin betiko egonkortze lanak definitu ahal izateko”.

Ikerketa honetarako, zundaketa makina duen garabi bat sartuko dute eremura. Honek magalaren azterketa geotekniko integrala egingo du, “lurzoruaren eta magalaren egoera zehatz-mehatz ezagutzeko eta egonkortzeko beharrezko neurriak definitzeko”. Astebete inguru ariko dira zeregin horretan. Lortutako datuen arabera, besteak beste, magala egonkortzeko zer neurri hartu beharko diren zehaztuko du udalak. Azterketa bukatu ondoren, udalak informazio zehatzagoa emango du. 

Aipatutako lan hauen ondorioz, astelehenean aparkaleku jakin batzuk libre utzi beharko dira, makinarien sarbidea bermatu eta zundaketa lanak segurtasunez egin ahal izateko. 10-20 aparkaleku ingururi eragingo die horrek, hain zuzen, kale hauetan: Marinelen kalea, Espinosa de los Monteros eta Daniel de Castelao, eta Zamateteko aldapa. Udaltzaingoak aparkaleku hauek balizatuko ditu, astelehen goizerako libre utzi beharko baitira. 

 

Erlazionatutako edukiaLuizia San Pedron
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.