Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Herriaren zatitxo bat dira jada"

Atzo arratsaldean itzuli ziren euren herrialdera uda gurean pasatu duten haur sahararrak. "Agur" baino, "hurrengo urtera arte" esateko eguna izan zen atzokoa.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/08/28

Atzokoa tristuraz baina baita itxaropenez betetako eguna izan zen Donibanen. Oporrak Bakean programari esker gurean uda baketsu eta lasaia pasatu duten haur saharrarrei “agur” baino, “hurrengo urtera arte” esateko eguna izan zen atzokoa. Bixi-Bixi elkartean bildu ziren Oarsoaldeko familiekin uda elkarbanatu duten zazpi haur sahararrak. Bertan izan zen HITZA. 

Elkarteko kide Ixiar Goienetxeak azaldu du uda ederra pasatu dutela haurrek eta familiek: “Zorte onez uda oso-oso lasaia izan dugu, ederra. Haur guztiak oso ongi integatu dira, herriaren zatitxo bat dira jada. Aurreko eguneko festan hori sumatu genuen, plaza beteta zegoen. Euren familiak ikusteko irrikaz dira, baina askok diote laster itzuli nahi dutela”.

Bixi-Bixi elkartearen bidez zazpi haur izan dira gurean aurten, eta El Watan-en bidez, hiru. “Iaz baino hiru haur gehiago izan ditugu aurten”. 

Atzokoa “tristuraz betetako” eguna izan zela aitortu du Goienetxeak, baina pozik dio “pilak kargatuta eta osasun aldetik ongi” doazela denak euren herrialdera. “Beraiek esaten digute negar ez egiteko, gogorra egiten da. Zorionez nahiko osasuntsu daude denak, ongi jan dute. Eta itsasoa, igerilekua, hori da eramaten dutena. Parrandatxoak ere izugarri gustatzen zaizkie. Han ez baitute halakorik. Asko gozatu dute, eta dugu”. 

Hondarribiko aireportutik itzuli bezain laster, hurrengo urteko Oporrak Bakean programan pentsatzen jarri dira Donibane eta Oiartzungo elkarteak. Orain balorazioa egiteko unea helduko da, eta urriaren bukeran Estatu mailako jardunaldi batzuetan parte hartuko dute Bixi-Bixi eta El Watan-ek. Parte hartzera animatu ditu herritarrak Goienetxeak: “Guk asko ematen diegu, baina beraiek guri izugarri ematen digute ere. Eta irakasten digute xumetasun horretatik. Laguntza behar dute beroaldi eta egoera horretatik ihes egiteko. Pentsa, oraintxe bertan 53 gradutan daude han”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.