Ur mozketak izango dira goiko auzoetan astelehenean
Galtzaraborda, Kaputxinoak, Beraun, Agustinak eta Igantzi auzoetan izango dira mozketak, goizez.
Errenteria-Oreretako goiko auzoko bizilagunak adin egon daitezela, datorren astelehenean (hilak 24) ur mozketa izango baita zenbait auzotan. Aurreikusitakoaren arabera, 9:30etik 12:00etara izango dira mozketak, hain zuzen, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Beraun, Agustinak eta Igantzi auzoetan.
Uraren kudeaketaz arduratzen den departamentuko iturriek jakinarazi dutenez, konponketa lanak “ezinbestekoak dira zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko”. Eragina ahalik eta laburrena izatea espero dute.
Bizilagunei eta inguruko establezimenduei neurriak hartzeko eskatu diete, eta bide batez, haien ulermena eskertu du udalak.
