Sutea piztu da Pasaiako Portuan
Lezoko kaian izan da ezbeharra, goizean. Inguruko biztanleei leihoak ixteko gomendatu die Portu Agintaritzak.
Pasaia Portuko Agintzaritzak jakinarazi duenez, gaur goizean sute bat piztu da Lezoko kaian, txatar tontor batean. Suhiltzaileak, SOS Deiak eta Pasaiako portuko atoiontziak sua itzaltzeko lanean ari dira. Pasaia, Lezo eta Errenteria-Oreretan eragina izan du sute horrek, inguruko herrietara iritsi baita kea.
Arreta neurri gisa, inguruko biztanleei euren etxebizitzetako leihoak ixteko gomendatu diete erakundeek. Pasaiako Udalak, bestalde, Portuko langileei gaur lanera ez joateko eskaera egin die. Honakoa mezua zabaldu du udalak: “Suhiltzaileen arabera, suteak sortzen duen keak edo lurrunak osagai toxikoak izan ditzake”.
Keak Lezo eta Donibane lotzen dituen errepidea moztera behartu ditu, eta autobus zerbitzurik ere ez da iza. Bidegorria ere itxita dago.
Ondorengoak herritarrek HITZAri bidalitako zenbait irudi dira:

Herritar batek ateratako irudia da honakoa.


