Saguzarren mundua hurbiletik ezagutzeko aukera, irailaren 4an
Lander Olasagasti aditua izango dute alboan bisitariek. Oinarrizko azalpenez gain, detektagailu berezi batzuekin ugaztun hegalari harrigarri hauek entzuteko aukera izango da, baita ikusteko ere.
Datorren irailaren 4rako (ostirala da) ere plan ezinhobe bat antolatu dute Gipuzkoa Naturak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Aiako Harria natura parkeko Listorretako ingurua eta bertako altxorrak gertutik ezagutzeko beste aukera bat eskainiko dute orduan, Listorretako abentura programari bukaera emanez. Oraingo honetan saguzarrak izango dira protagonista nagusiak.
Saguzarren mundua hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek. Lander Olasagasti aditua izango dute alboan bisitariek. Oinarrizko azalpenez gain, detektagailu berezi batzuekin ugaztun hegalari harrigarri hauek entzuteko aukera izango da. Eta adi behatuz gero, haietakoren bat ikusteko aukera ere izango da. Ugaztun hegalari hauek ingurunean duten garrantzi ekologikoaz ohartzeko aukera ona irailaren 4koa.
Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. 943 49 42 48 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu daiteke, edo bestela, helbide honetara idatzi.
Irailarne 4ko hitzordua Listorretako aisialekuko etxolan izango da, 20:00etan. Saioa euskarz izango da eta sei euro ordaindu beharko dira (12 urtetik beherakoek 4 euro).
