Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaPolitika

Portuko sutean gertatutakoa "argitzeko" eskatu dute Lezo eta Pasaiako alkateek

Sutearen arrazoiak eta ondorioak argitzeko informazioa eskatu diete bi alkateek eskumena duten erakundeei. Biek nabarmendu dute gertakari hori "ezin dela normaltzat jo".

Alberro eta Arruti.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo,Pasaia
2026/08/25

Joan den ostiralean (hilak 21) Pasaiako portuan izandako sutearen harira, Lezo eta Pasaiako alkateek ohar bat kaleratu dute. Honetan, besteak beste, sutearen inguruko erantzunak eta neurriak eskatu dituzte. Erakunde eskumenduei “gertatutakoa argitzeko” eskatu diete Mikel Arruti eta Teo Alberrok. 

Ostiralekoa argitzeko informazioa bilduko dute bi udalek, baina bi erakundeen ustez lanketa horrek ezin du “sutearen jatorria ezagutzera mugatu”. Suteak eta ondorioak herritarrengan eta ingurumenean izan duen eragina aztertzeko premiaz aritu dira bi alkateak, “baita larrialdia nola kudeatu zen, zer prebentzio neurri zeuden indarrean eta herritarrei informazioa nola eta noiz helarazi zitzaien ere”. 

Biek nabarmendu dute gertakari hori “ezin dela normaltzat jo”. Horregatik, eskumena duten administrazio guztiei gertatutakoaren informazio txostenak eskatuko dizkiete: zer geratu zen, zein material zeuden tartean, zein prebentzio neurri zeuden indarrean, nola kuadeatu zen larrialdia eta zein ondorio izan zituen suteak airean, lurzoruan, uretan, eta oro har, ingurumenean. 

Oraindik ez dutela inolako informazio teknikarik jaso salatu dute bi alkateek. Dokumentazio eta informazio zehatza eskatuko diete erakundeei. Hain zuzen, sutearen jatorriari eta inguruabarrei, portuan zeuden materialei, prebentzio eta segurtasun neurriei, aplikatutako larrialdi protokoloei, esku hartzearen kronologiari eta portuaren eta udalen arteko komunikazioei buruzko informazioa eskatuko diete Portu Agintaritzari eta txatarrarekin lanean aritzen diren enpresei.

Honi lotuta, SOS Deiaki ere eskaera zehatza egingo diote bi alkateek: larrialdiaren kudeaketari, jasotako abisuei, aktibatutako baliabideei, erakundeen arteko koordinazioari eta herritarrei¡ bidalitako SMS alertaren hedapenari buruzko datuak helaraztea. Jaurlaritzak ES-Alert sistema erabili zuen ostiralean lezoarrei mugikor bidez konfinatzeko gomendioa zabaltzeko, baina halere, bi alkateek aipatu dute “herritarren zati handi batek” ez zuela alertarik jaso. Suhiltzaileen esku hartzeen eta erabilitako baliabideen inguruko informazioa ere eskatuko dute. Azkenik, Jaurlaritzako Osasun eta Ingurumen Sailei sutearen ingurumen eraginari buruzko dokumentazioa eskatuko diote. 

2018ko sutea gogorarazi dute Arrutik eta Alberrok, eta honakoa ere argitu nahi dute: “aurreko gertakarietatik zer ikasi den eta ordutik zer neurri gehigarri hartu diren prebentzioaren eta herritarren babesaren alorrean”. 

Bi udaletako ingurumen saila dokumentu tekniko bat prestatzen ari da dagoeneko. Ikerketa honekin udalek ez dute soilik gertatutakoa dokumentatu nahi, baizik eta informazio guztia bildu, aztertu eta ondorioak atera prebentzio neurri gehiago lantzeko. 

Arruti: “Herritarrak dira suteen kalteak zuzenean pairatu dituztenak, gure eta ingurumenaren ongizatean zuzenean eragiten dute. Horren aurrean, ezinbestekoa da egungo protokoloak eta neurriak ezagutzea, eta betetzen direla bermatzea, are gehiago kaltegarriak izan daitezkeen toxikoak isurtzen dituen suteak urte gutxian bi aldiz jazo direnean”. 

Alberro: “Sute hau ezin da gertakari isolatu gisa hartu, eta ez dugu nahi gertatutakoa ahaztea ezta azalpen partzialekin geratzea ere. Herritarrek jakin behar dute zer gertatu zen, nola kudeatu zen larrialdia eta zer neurri hartu diren —edo hartu ez diren— horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen. Guk informazio hori guztia eskatuko dugu eta, ondorioen arabera, behar diren neurriak proposatuko ditugu”. 

Erlazionatutako edukia“Edozein momentutan gerta daiteke berriro suteren bat”Sutea piztu da Pasaiako Portuan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.