Lur Garden "begiak itxita" ezagutzeko aukera, bihar
Soilik entzumenaren, usaimenaren eta ukimenaren bidez ingurua ezagutzera gonbidatuko dituzte bertaratutakoak.
Bihar (hilak 22), Oiartzungo Lur Gardenek jarduera ezohikoa jasoko du. Lur Live Festibalaren barruan, Santiago Beruete filosofoak eta Mariu del Amo aktoreak ibilbide berezia eskainiko dute, “begiak itxita”.
Modu horretan entzumenaren, usaimenaren eta ukimenaren bidez ingurua ezagutzera gonbidatuko dituzte bertaratutakoak, “ikusmena bigarren maila batean utzita”.
Jarduera 17:00etan izango da. Informazio gehiagorako, 620 423 209 telefono zenbakira hots egin daiteke.
