Jaizkibelgo Igoera, HITZAren kameratik
Jaizkibelgo Igoeraren 48. ekitaldian izan da HITZA, argazkiak eta bideoak jasotzen. Irudi ederrak utzi dituzte pilotuek eta zaleek.
Motorraren zaleek goiz ederra pasatu dute gaur Jaizkibelen. 48. Jaizkibelgo Igoera egin dute goizean, urtero bezala, giro ezinhobean. Bihurguneak eta errepide alboak jendez lepo bete dira, aurten partide izan diren 74 pilotuen ikustaldiaz gozatzeko. Ederra eskaini dutena.
HITZAk ez du aurtengoa galdu nahi izan. Hainbat puntutan izan da hedabidea, argazkiak zein bideoak ateratzen. Behean, aurtengoa, iruditan:
Bihar gaurko sailkapenaren inguruko informazio guztia emango du HITZAk.
