Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Aisia
JAIZKIBELGO IGOERA

Bihurgune artean emandako lekukoa

Askotan parte hartu dute Jaizkibelgo Igoeran Patxi eta Aitor Hoyos aita-semeek. Aitak 35 urte inguru eman ditu rallyen munduan, eta 2012tik haren bolantea darama semeak.

Hoyostarrak, haien tailerrean. Imanol Saiz Gomez de Segura
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2026/09/18

Jaizkibelgo Igoera urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat izan da bientzat, egutegian gorriz markatutakoa. Aitarentzat gaztetatik, eta semearentzat oroitzapenak dituenetik. Rallyen munduaren apasionatu dira Patxi eta Aitor Hoyos aita-semeak, ahal izan duten guztietan bertan ibili dira. Igandekoa prestatzeko buru-belarri aritu badira ere, aurten ere ezin izango dute igoeran parte hartu. Familia kontuak medio, haien BMWa ez da ikusiko Jaizkibelgo errepidean gora.

Zenbat Jaizkibelgo Igoera egin dituen galderari, “uf, ez dakit, baina asko” erantzun dio aitak. “35 urte eman ditut rallyetan. Txikitan rallyak ikusten genituen eta niretzat amets bat zen. Karneta atera eta berehala hasi nintzen mundu honetan nola sartu begira”. Aitorrek bezalaxe, bere aitaren autoarekin egin zituen lehen lasterketak Patxik. Mailegu bat eskatu eta Seat 124 bat erosi zuen 18 urterekin. Ordutik zenbait auto izan ditu, tartean, BMW M3 bat, azken hau, orain semeak erabiltzen duena. “2012an dena pasa zidan aitak, hor hasi zen gure beste istorioa. Aitarekin urte luzez aritutako lehengusu batekin hasi nintzen. Sekulako zortea izan nuen, aitaren esperientzia nuelako eta lehengusuak gidatzen ninduelako”. 

Jaizkibelgo errepide bazterretan hamaikatan eseri da Aitor, aita ikusteko irrikaz: “Txikitatik ikusi dudan gauza bat izan da, etxean ezagutu dut. Pozoia hor zegoen, eta erraz pasa zidan aitak, naturalki”, aitortu du, barrez. 

1976an egin zuen Patxik bere lehen rally lasterketa: “Lehendabiziko zatian kolpea hartu nuen, lehenengo kilometroan. Hor bukatu zen lehen esperientzia”, kontatu du, barrez. Egun hartan erein zuen belaunaldiz belaunaldi igaro den pozoiaren lehen dosia.  

2012ra arte Jaizkibelgo Igoera asko eta beste hainbat rally egin ditu aitak. Urte hartan etenaldia egiteko erabakia hartu zuen, alboan ordezko ezin hobea zuelako. “Ordutik asistentzia lanak eta horrelakoak egiten ditut semearekin”, erantsi du. 

Etenaldiaren ondoren, 2024an errepideetara itzultzea erabaki zuen Patxik, Javi Zulet lagunarekin. “Gordeta nuen 124a hura, eta berriro prestatu genuen, osorik desmuntatu eta muntatu genuen. Urte hartan Jaizkibelgo Igoera egin genuen berriro, eta gero Azpeitiko bat. Ikaragarria izan zen, garai bateko sentsazioak itzuli baitziren, adrenalina hori berreskuratu nuen”. Baina, esfortzu proba bat egin ondoren, urte hartan mundu hori utzi behar izan zuela kontatu du, “pena handiz, baina pozik semeak hor jarraitzen zuelako”. 

Magiaz betetakoa
Iganderako irrikaz baziren ere, aurten ere ezingo dute parte hartu. “Duela bi urte kolpea izan genuen; iaz familia handitu zen; eta aurten ere ezin izango gara bertan egon”, dio Aitorrek, atsekabez. Dena den, aukera izanez gero, ikusle bezala bertan izango direla dio: “Jaizkibelgo Igoera magikoa da. Historia asko duen igoera bat da hau. Etxe ondoan ibiltzea oso berezia da, lagun eta senidez inguratuta”, aitortu du semeak. Patxirentzat ere, txikia zenetik, “amets bat” izan da igoeran parte hartzea. “Txundituta geratzen nintzen pasatzen ziren kotxeekin, hor egon nahi nuen”.

Hasierako garaiak gogoratu ditu aitak: “Nire garaian korritzea ez zen garestia, kotxe normal batekin atera zintezkeen. Publizitate kontuak ere errazak ziren. Galtza eta alkandora batekin ateratzen ginen orduan, kasko normal batekin. Segurtasun neurriak ere izugarri aldatu dira. Inskripzioak ere askoz ere merkeagoak ziren. Gaur egungoarekin alderatuta, ikaragarri garestitu da dena”. 

Igandean, haiek gabe edo haiekin, “espektakulu ederra” izango dela aurreratu dute biek. Errepide bazterrak betetzera deitu dituzte zale eta ez zaleak: “Sekula bizitu ez duenak asko gozatuko du”. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.