Portuko sutea, kontrolatuta
Erakundeek etxean geratu eta leihoak ixteko deialdia egin dute goizean, baina jada normaltasunera itzultzeko deia egin dute.
Herritar batek ateratako irudia da honakoa. Pasaiako portuak eta inguruak normaltasuna berreskuratu dute. Goizeko suteak ke handiak eragin ditu inguruan, eta ondorioz, erakundeek leihoak itxi eta etxean geratzeko gomendioak eman dizkiete herritarrei. 12:30ean, ordea, kea jada kalterik ez zuela ondorioztatu dutenean, konfinamendua bertan behera utzi dute.
