Gaurko sutearen harira, "aski da" oihukatuko dute Lezon
Lezoko kaian gaur eta beste hainbatetan eman diren suteek herritarren osasunean eragiten dituzten kalteak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur.
Lezoko herritar talde batek elkarretaratzea deitu du gaurko, portuko jardunak herriko eta inguruko herritarrengan eragiten dituen osasun ondorioak salatzeko, besteak beste. Gaur goizean eman den sutearen harira, berehala mobilizatu dira herritarrak.
“Aski da” oihukatzera deitu dituzte herritarrak. 18:30ean bilduko dira Gurutze Santuaren plazan, Portuaren etekinak lezoarron osasunaren kontura? Ez! Aski da! lelopean.
