Nora Lopez sanjuandarrak bi domina poltsikoratu ditu Europako Slalom Txapelketan
Oso fin aritu da bakarka zein taldeka gazte pasaitarra. Urrezko dominatik oso-oso gertu egon da.
Nora Lopez. Albiste onak heldu berri dira Pasaiara, Donibanera zehazki. Izan ere, Nora Lopez sanjuandar gaztea bi dominekin itzuli da Frantzian jokatutako Europako Slalom Txapelketatik. Oso fin aritu da sanjuandarra, bi bider igo baita podiumera.
Batetik, 23 urte azpikoen C1 kategorian aritu da bakarka, eta hemen brontzezko domina eskuratu du. Urretik oso-oso gertau geratu zen sanjuandarra, 19 ehunenera). Bestetik, bigarren domina bat poltsikoratzea lortu du, oraingo honetan taldekako proban.
