"Osasuna behar dugu"
Joan den asteko sutearen harira, herritarrak mobilizatzen hasi dira. Batzar irekia egingo dute bihar (osteguna) Lezon.
Ostiraleko elkarretaratzearen irudi bat. Joan den astean Pasaiako portuan izandako sutearen harira, Lezo, Pasaia eta inguruko herritarrak mobilizatzen hasi dira. Suteetatik harago, egunerokoan portuak inguruko herritarren eta ingurunean duen eraginarekin kezkati eta nazkatuta daude. Borrokara batzeko deia egin diete herritarrei.
Sinadura bilketa bati ekingo diote aurki herritarrek, eta abiatu berri duten borrokaren gaineko informazioa emateko batzar irekia egingo dute bihar (osteguna, hilak 27) Lezon. Herriko Plazan bilduko direla jakinarazi dute (19:00etan), baina euririk eginez gero, Saldisera mugituko dutela batzarra.
