Batzarra eta kalejira zaratatsua, ostegunean
Portuko azken suteak hautsak harrotu ditu Lezon. Nazkatuta, herritarrek bigarren batzar bat deitu dute ostegunerako. Kalejira zaratatsua ere egingo dute.
Herritar batek ateratako irudia da honakoa. Atzo egin zuten herritarrek lehen batzarra, eta datorren ostegunean (irailak 3) bigarren bat egiteko deialdia luzatu dute. Pasaiako portuan, Lezoko kaian zehazki, joan den astean izandako sutearen harira mobilizatzen hasi dira Lezo, Pasaia eta inguruko herritarrak, nazkatuta baitaude, ez soilik suteekin, baizik eta eguneroan portuko jardunak osasunean eta ingurunean dituen kalteekin. “Osasuna eskubide” bat dela aldarrikatuko dute ostegunean.
Batzarra irekia izango da. Jarraian, kalejira zaratatsua egingo dute herriko kaleetan barrena. Osasuna behar dugu. Portu zikinik ez lemapean irtengo dira kalera.
