Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"10 urte AHTren obrengatik tren zerbitzu txar bat jasaten"

AHTren obrengatik aldiriko tren zerbitzua erabat etetea erabaki du uda honetan ere ADIFek. Honek "galera handiak" eragiten dituela salatu du Oarsoaldeko AHTren Aurkako Taldeak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Oarsoaldea
2026/08/24

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanek, besteak beste, aldiriko tren zerbitzua erabat etetea eragin dute uda honetan ere. ADIFen mozketa honek herritarren egunerokoan galera “handiak” eragiten dituela salatu du beste behin Oarsoaldeko AHTren Aurkako Taldeak. Ohar bidez salatu dutenez, etenaldi hori ordezkatzeko jarri duten autobus zerbitzuak “ez ditu inolaz ere trenari dagozkion ordutegiak betetzen”. Errepidez egindako bidaia horiek “luzeagoak” direla salatu dute.

Esaterako, Loilola eta Martuteneko geltokiak “kanpo” geratzen direla deitoratu dute, eta Hernanitik aurrera trenez joan ahal izateko ez dela ziurtatzen “berehalako jarraipena”. “Askotan trenak alde egin du autobusa iritsi aurretik, hurrengo trenari itxaroten egotea beste aukerarik uzten ez digutelarik, ordubeteko itxaronaldia ere izan daitekeena”. Inork ez duela ez azalpenik ematen, ezta ardurarik hartzen salatu dute. 

Herritarrek AHTren obrengatik “tren zerbitzu txar bat jasatzen 10 urte” pasatu dituztela diote. “Trenen maiztasuna obrak hasi aurretik zegoenaren heren batera murriztu zuten, atzerapenak, bertan behera geratzeak, matxurak edo orain bezala erabateko mozketak eragiten”. 

Bidaiari asko “errepidera bota” dituztela diote, eta denen ahotan dagoela “Renfe ez dela fidatzekoa”. Jaurlaritzak eskumena hartzeak ez duela ezer aldatu diote. “Zein aurrerapen ekarri digu 10 urtetan galduarazi diguten denborarekin alderatuz, xahuketa eta txikizioa besterik ez dakarren makroazpiegitura honek? Bakar batzuen neurrira eta poltsiko batzuek betetzeko xedearen egina dagoela ziurtatzen gaitu”. 

Bukatzeko, “eredu zaharkitu hau behin betiko” baztertzeko beharra nabarmendu du taldeak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Euskal Herria, Gipuzkoa

Frankistek herria hartu zuteneko 90. urteurrena gogoratu dute Errenterian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Beste bizitoki bat lortu dute Donostian transplante baten zain den gizonarentzat

Lehen trenak igaro dira jada Donostiako Topo berriko pasabidetik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Migratzaile bat tirokatu dute Donostian, aire konprimatuko arma batekin

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.