Tomas Garbizu Musika Eskola, ikasturte berrirako prest
Hainbat instrumentutan trebatzeko aukera eskainiko dute aurten ere. Izen emateak irailaren 1etik 7ra egin beharko dira.
Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak matrikulazio kanpaina zabalduko du aurki. Panderoa, klarinetea, saxofoia, txistua, biolina, biola eta tronpeta jotzen ikasteko aukera eskainiko dute aurten ere. Hauetakoren batean trebatzeko interesa dutenek irailaren 1etik 7ra, 10:30etik 13:00etara, eskolatik pasa beharko dira.
Klaseak iraialren 11n (ostirala da) hasiko dira.
Informazio eta xehetasun gehiago jasotzeko 943 52 99 99 edo 615 74 91 16 telefono zenbakietara hots egin daiteke.
