Gaur, Josetxo Etxandi 50. Oroitaldiko afizionatuen finalak
17:30ean hasita, hiru final jasoko ditu Koldobike Gezala pilotalekuak.
Koldobike Gezala pilotalekua, iazko afizionatuen finaletan. Festa betean dira Lezon, santakrutzetan. Aurten urteurren berezi bat betetzen da festa, kirola, pilota eta herrigintza batzen dituena: Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldia 50.enez egiten ari dira. Abuztu bukaera eta iraila hasiera artean aurre-kanporaketa eta partidak jokatu ondoren, festak bitartean jokatuko dituzte finalak. Gaur afizionatuen finalak dira; hilaren 20an (igandean, 16:30etik) herri mailako finalak izango dira jokoan.
Gaurko afizionatuen partida erabakiorrak 17:30ean hasiko dira, Koldobide Gezala pilotalekuan. Hiru norgehiagoka izango dira denera. Honakoak dira:
Emakumeak. Lehen Mailako afizionatuak.
- Zabaleta (Leitza)-Arrillaga (Aginaga), Arrizabalaga (Gernika) eta Erasunen (Zizurkil) kontra.
Gizonak. 4 t’erdian, Etorkizuneko Izarrak.
- Cestau (Aduna), Sarasibarren (Lantz) kontra.
Gizonak. Lehen Mailako afizionatuak.
- Egiguren VI (Azpeitia)-Bernaola (Mañaria), Alberdi (Asteasu) eta Balerdiren (Arbaiza) kontra.
