Karmenzinak ospatuko dira larunbatean
Trintxerpeko Jai Batzordeak Karmenzin Jaiak egingo ditu hilaren 24an, egun osoz. Jarduera mordoa prestatu dituzte jaiez gozatzeko.
Trintxerpeko Jai Batzordeak prest ditu Karmenzin Jaiak. Larunbat honetan (hilaren 24an) ospatuko dira Trintxerpen, egun osoz, eta sustatzaileek gustu eta publiko guztiei begirako egitarau bat ondu dute jaiez gozatzeko. Goizetik ordu txikiak arte egongo da zer egin barrutian, eta herritarrei arrantzalez janzteko deia egin die jai batzordeak. Hona hemen karmenzinen egitarau oso-osoa:
Karmenzinak 2026
Hilak 24, larunbata
- 12:00: Txupinazoa, Gernika plazan.
- 12:00: Sastakai txaranga eta buruhandiak. Ibilbidea: Gernika plaza, Azkuene eta Serafin Esnaola.
- 12:00: Vermuteke herri osoan zehar. Pintxoak euro batera, honako tabernetan: Amistad, Arando, Avenida, Busturia, Caserio, Erdibana, La Cerve, Maite, Robin, Takaroa, Tomas, Ulia eta 30 nudos.
- 16:30: Babarrunba. Euskal musika, rumba, merengue eta cumbia, Serafin Esnaolan eta Andonaegin.
- 17:00: Mus txapelketa. Izen emateak Trintxer elkartean.
- 17:00: Puzgarriak, Serafin Esnaolan.
- 18:00: The Jubi Brothers taldearen kontzertua, frontoian.
- 18:30: Beer pong txapelketa, gazte eta helduentzat, frontoian.
- 19:00: Txokolatada 30 nudos tabernaren eskutik, Serafin Esnaolan.
- 20:00: Perurena food truck. Hanburgesa doan harria altxatzearen truke, frontoian.
- 20:30: Trinbingo, mus eta beer pong txapelketaren sari banaketa, frontoian.
- 22:30: DJ Mikeltxi, frontoian.
- 03:00: Ordu aldaketaren kanpaiak, frontoian.
- 02:05: Giroa Karmentxurekin, frontoian.
