Sanpedrotarrek irabazi dute aurtengo desafioa. Errebantxa datorren urteko San Pedroko jaietan izango dela adostu dute.
Jaien giro nagusia "ona eta alaia" izan da udal gobernuaren arabera. Dena den, indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak.
Argentinako Necoechea herriko eta Parisko Euskal Etxeak dira aurtengo gonbidatu bereziak, Aitor Albistur bertsolariarekin eta Arkaitz Miner gitarra jolearekin batera. Herriko plazan izango da emanaldia, bihar, 22:30ean.
Donibaneko ontziak (gizonezkoak) bandera bakarra eskuratu du asteburuan. Hibaikak hiru puntuko aldearekin jarraitzen du Caborekiko. San Pedrok puntu bat gehiago atera dio Bueuri. Sanjuandarrek (emakumeak) bosgarren bukatu zuten Erandion eta Hibaikak asteburu polita burutu du.
Arrakastatsuak izan dira gaurko pintxo dastaketa zein kuadrillen topaketa. Arratsaldean, goitibeherak izango dira nagusi Donibanen.
Igor San Jose oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Kartel lehiaketak aspaldian utzita bazituen ere, aurtengoa seme-alabekin osatu du, eta prozesuaz gozatu du haiekin. Ilusio handia sorrarazi dio lehiaketa irabazteak.
Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu eta Xabistebanak 2024 lekiaketaren sari banaketa egingo dute ostegunean. Aldi berean, erraldoiak dantzatzeko ardura izan duen herritar taldea omenduko dute.
Hiru hilabetez zubia konpontzeko lanak egingo dituzte eta zubia itxi beharko dute horretarako.
Uztaileko osoko bilkuran onartu zuten Udalbiltzaren eskakizuna. Egun berean taxi garraioa hobetzeko Erregimen Bereziko Eremua sortzeko hitzarmenari ere argi berdea eman zioten.
Garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituzte, urtero bezala. Gainontzeko udal kirol instalazioak irekita egongo dira.
Ezkerreko hankako iskiotibialean lehenengo graduko zuntz haustura egin du Etxeberriak eta etxera itzuliko da. Bi partida jokatu ditu Parisen, Brasilen eta Angolaren aurkakoak.
Lau ingurune ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Lau irteerak egiten dituenak, Oarsoaldeko museoak ezagutzeko bi bonu irabaz ditzake.
Oiarpek biharko eta abuztuaren 6rako deitu ditu Txapelketa Herrikoiaren finalak. Biak ala biak 10:30ean hasiko dira.