
[Erreportajea] Erleak zaintzetik, salbatzera
Erleak desagertzen ari dira, batez ere, liztor asiarraren gehiegizko populazioaren ondorioz. Bidasoako Erlezainak elkarteko kideak aspaldidanik kezkatuta dauden arren, 2022ko «triskantzarekin», egoera gero eta larriagoa dela diote.

[Argazki galeria eta bideoa] Oroimenaren eta egiaren bidean urrats berri bat
Arizmendieneko lorategian Oroimenaren Txokoa inauguratu dute, oroimenak eta egiaren ezagutzak bizikidetzan duen garrantziaren oroigarri.

[Elkarrizketa] "Generoak sistemari erro-erroan eragiten dio"
R.W. Connell soziologo australiarraren ‘Maskulinitateak’ liburua itzuli du hondarribiarrak. Eskafandra bildumaren zazpigarren alea da, eta maskulinitateari eskaini dioten lehena.

Ekialdebuseko hainbat lineatan aldaketak egingo dituzte
Aldaketak maiztasunean, eta ordutegietan izango dira, besteak beste. Datorren asteazkenean, hilak 21, sartuko dira indarrean.

[Erreportajea] «…emeki Emeki…», bidea egiten
Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko emakumeentzako erreferente da herrian. Urte osoan zehar emakumeak ahalduntzeko, ikusarazteko eta plazaratzeko lan egiten dute.

Txartelak eskuratzeko gutunak jaso dituzte trintxerpetarrek
1.770 bizilagunek jaso ahal izango dituzte Zirizako aparkaleku berrirako txartelak. Abenduaren 14tik aurrera HAZ bulegoan jaso ditzakete.

Don Boskoko ziklo berria ezagutu du Rafaela Romerok
Zikloak etorkizunean hirigintza eta mugikortasun arloko aldaketei eta beharrei erantzutea ahalbidetuko duen pertsonen profila osatzea du helburu.

Lihoaren erakusketa ez da gaur zabalduko
Gaur 11:00etan zabaltzekoa zen lihoaren prozesuaren erakusketa, baina arazo pertsonalengatik atzeratu egingo da.

Oiartzungo Feministen Asanbladak biltzeko deia egin du
Datorren astelehenean (hilak 21) bilduko dira Munanierren emakumeak pairatzen duten indarkeria azaleratzeko.

Euskaraldiaren informazio puntu mugikorra, herrian barrena
Astebururo herriko auzo ezberdin batean kokatuko da informazio puntua. Gaur Olibeten izango dira.

Feminismoa lantzeko topaketa, astelehenean
Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek datorren astelehenean emango diote hasiera ikasturteari.

Klima-aldaketaren borrokan, beste urrats bat
Errenteria-Oreretako Udalak energia aurrezteko eta mendekotasuna murrizteko neurriak ezarriko ditu.

Ander Iñarra bosgarren Tromso Skyrace lasterketan
Norvegian lehiatu da asteburu honetan Ander Iñarra lezoarra, munduko kopako bederatzigarren lasterketan. 7 ordu 58 segundo eta 23 zentesima behar izan zituen ibilbidea gauzatzeko.