Gazteenen finalak bihar Jose Antonio Zuloaga memorialean

S.D. Alkartasuna eta S.D.C. Ondarra elkarteek antolatzen dute memoriala. Ohi bezala Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dira partidak.

Aldaz eta Anzizar, 2024ko Kadeteko Irabazleak Zuloagan.

Bihar goizean Haur eta Kadete mailetako eskuzko binakako finalak jokatuko dituzte Jose Antonio Zuloaga pilota memorialaren hogeita bederatzigarren ekitaldiaren barruan. Honako memoriala S.D. Alkartasuna eta S.D.C. Ondarra elkarteek antolatzen dute, eta ohi bezala Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dira azken partida horiek.

Haurren kategorian Labaka eta Igoa bikotea, Lizarralde eta Gonzalezen kontra arituko da. Kadete kategorian, aldiz, Otaegi eta Caballerok (Errenteria-Oreretako EPLEkoa), Etxaniz eta Alberdi izango dituzte aurkari.

Datorren astelehenean (hilaren 14an) eta asteartean 23 urtez azpikoen eta Senior Mailako finalerdiak jokatuko dira. Bi egunetan 19:00etan hasiko dira partidak.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.