
25 urte preso egin ondoren, gaur gelditu da aske Mikel Arrieta Llopis errenteriarra. 2021ean 3. gradua jarri zioten.

Konstantzia bandaren laguntzarekin egin dute desfilea batelerek. Ondoren, estropada egin dute eta azkenik dantzan eta abesten aritu dira.

Xanistebanak iristear direla, Oiartzungo Asanblada Feministak dena prest du. Larunbatetik astelehenera arteko egitarau feminista prestatu dute. Gainera, eraso matxisten aurkako protokoloa sortu du asanbladak.

Lehia bizia egon den arren, elkartasuna izan da desafioko garaile nagusi. Donibandarrek zumaiarren aurka lehiatu dute aurtengoan, eta zenbait proba egin dituzte: igeriketa, lokotxak, ergometroa, ingudea, edota sokatira.

'Udako musika 2025' da playlistaren izenburua eta Spotifyko Oiartzun Musika Euskaraz kontuan aurki daiteke. Parte hartzaileen arteko zozketaren sariak abuztuaren 2an emango dituzte.

Izenak berak dioen bezala, Donostian hasi eta bukatuko da lasterketa, baina Oarsoaldeko errepideak ere izango ditu protagonista. Eskualdera eguerdian iritsiko da pelotoia.

Uxue Sainz de Baranda, Ander Aramendi eta Mikel Aramendi Villafranca de los Barros-en (Badajoz) lehiatu dira asteburuan eta "pozik" itzuli dira etxera.

Lan baldintzak negoziatu ezean greban jarraituko dutela iragarri dute. Hurrengo greba eguna abuztuaren 8an izango da.

Errenteriako Musika Bandak eta Donostiako Kresala Euskal Dantza taldeak euskal musikagileen lanetan oinarritutako programa eskainiko dute.

Santiago plazaren inguruan bildu dira herritarrak, hantxe ezarri baitute gaurko protagonista izan den kukaña.

'Ekintzak familian' programaren barruan lau jarduera antolatu ditu Errenteriako Udalak. Listorretan haurrentzako aisialdirako eskaintza sustatzearekin batera, euskararekin harremana indartzea du helburu programak.

Hilketa irmo gaitzetsi eta hura salatzeko mugimendu feministak dei litzakeen mobilizazioekin bat egingo dutela aurreratu du udalak.

Errenteriako Udal Gobernu Taldeak jaien balorazio positiboa egiten du. Eskertuta agertu dira jai batzordeko kide, eragile, omendu, eta oro har, herritar guztiekin.

Garbiketa eta mantentze lanak egiteko itxiko dute kiroldegia. Bazkideek harpidetzaren barruan izango dute Beraungo edota Fanderiako instalazioetarako sarbidea.

Lau Haizeta parkera, Aiako Harria parke naturalera, Añarbeko baso erreserbara, Azpitarteko haitzuloetara eta Aldura-Igantziko inguruetara bisita gidatuak antolatu ditu Errenteriako Udalak. Abuztuan hasiko dira bisitak, eta urrian izango da azkena.

Buru osasun arazoengatik desgaitasuna duten pertsonentzako babestutako lanpostua da. Sei hilabeteko astean 25 orduko kontratua proposatzen du elkarteak.

Lau euroren truke eskuratu daiteke dagoeneko liburua hamar salmenta puntutan. 55. alea da.

Abuztuaren 1ean, xanistebanetako lehen egunaren bezperan, batukada egingo dute 20:00etan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrak hilaren 30ean txosnagunean egingo den entsegura deitu dituzte.

Botiltzar prebentzio programak Donibaneko santioetan lur hartuko du hilaren 30ean. Kalean alkohola kontsumitzen duten nerabe eta gazteei begirakoa da.

Hondarribiarako norantzakokoa Muebles Rey parean dago, eta Donostiaranzkoa Euskotrenen geltokiaren ondoan.