San Inazio Eguneko kontzertu berezia, prest

Errenteriako Musika Bandak eta Donostiako Kresala Euskal Dantza taldeak euskal musikagileen lanetan oinarritutako programa eskainiko dute.

Errenteriako Musika Bandak eta Donostiako Kresala Euskal Dantza taldeak San Inazio kontzertu berezia eskainiko dute hilaren 31n. Madalenen ondoren, denboraldiko lehen zatia itxiko du musika bandak eta donostiarrekin indarrak batuta egingo dute gainera.

Alain Ayerdi Gurpegi izango da kontzertuaren zuzendaritza artistikoa bere gain hartuko duena, eta euskal musikagileen lanetan oinarritutako programa proposatuko dute. Jose Francorenaren Euskal Herriko Kantak, Aitor Zorzanoren Loriak Udan piezaren moldaketa, Jesus Guridiren Lau Euskal Kantu: Bortian Ahûzki, Aberri Maitiari, Nik Baditut, Berterretxen Khantoria, Pablo Sorozabalenaren Gabiltzan Kalez Kale, eta azkenik, ohiko A Igarondo eta San Inazio martxa joko dituzte.

Musika Kultura Elkarteko arduradunek azaldu dutenez, kontzertu honek euskal konpositoreen obren berreskuratze historiko bidean dauden obrak ezagutarazteko aukera emango du.

Emanaldia hilaren 31n izango da iluntzeko 22:30ean, herriko plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu kontzertua Koldo Mitxelena Ikastetxera eramango dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.