Olentzero eta Mari Domingi gonbidatu ditu Lau Haizetarak
Hilaren 23an, 23.edizioz Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatu du Lau Haizetara euskaltzaleen topaguneak. Eguberri ospakizunen bidez haurrei euskara transmititzea bermatu nahi dute.
Asteklimako ekimen hoberenaren saria, Ekiherrirentzat
Euskadiko Klima eta Energia Astea izan zen urriaren 18tik 27ra. Ekiherri Energia Komunitateak 125kWp-ko instalazio fotovoltaikoari buruzko hitzaldia antolatu zuen.
Urtarrilean zabalduko dute Euskaltegira matrikulatzeko epea
Urtarrilaren 7tik aurrera Udal Euskaltegiko maila guztietan izena emateko aukera irekiko dute. Prezioa ordu kopuru eta lan egoeraren arabera aldakorra izango da.
Sanmarkoseneko langileak aldundian mobilizatu dira
Kaleratzeak ekidin eta %100eko lan kontratuak eskatzeko elkarretaratzea egin dute Sanmarkoseneko langileek. 22. greba eguna dute.
Eresbilek 50.urteurreneko liburua aurkeztu du
Eresbil Fundazioak 50.urteurrenagatik 'Eresbil: 50 urte musika ondarearen zerbitzura' aurkeztu du gaur, hilaren 12an. Eresbileko zuzendariarekin batera Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Errenteriako Udaleko eta Andra Mari Abesbatzako ordezkariek parte hartu dute.
Ekonomia zirkularrari buruz hausnartu dute Biratu Foroan
Gaur, hilaren 11n, egin du Oarsoaldeko Garapen Agentziak Biratu Foroa Errenteriako Agustinak Zentroan. Erakunde, enpresa eta iraunkortasunean adituak elkartu dira.
Kirol elkarteentzako lehen sorospenerako arreta-eskolak
Duela sei urte gehitu zuen Orereta Ikastolak lehen sorospena eskola-curriculumera. Orain, ikasleak kirol elkarteentzako formazio-saioak egiten ari dira.
"Tresna errepresiboa erabili dute, baina, kontrakoa lortu dute, indarra hartu dugu"
2023ko irailean Bilbon eta Gasteizen egindako ekimenen harira, Ernaiko 133 kide isundu dituzte, tartean Oarso Bidasoko batzuk. Horri aurre egiteko 'Bat eginez, independentziara' dinamika abiatu dute. Isun bakoitzeko helegite bat aurkeztu dute, eta hilaren 28an izango dute lehen epaiketa.
Egitarau oparoa haur eta nerabeen eskubideen defentsan
Hilaren 20an da Haurren eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna. Hilaren 18etik abenduaren 20ra arteko egitaraua osatu du Pasaiako Udalak.
Nazioarteko aktibista feministekin bildu dira Pasaian
Giza eskubideen defendatzaile diren hiru aktibista feministarekin jardunaldia egin zuten atzo, hilaren 13an. Emakumeen alde egiten duten lana aurkeztu zuten.
Emakumeen Etxea, Olibeteko udal lokalean oporren ostean
Hilaren 23tik urtarrilaren 3ra oporrak hartuko ditu Emakumeen Etxeak. Oporren ondotik Olibet kaleko 6.zenbakiko lokalean jarraituko du obrak bukatu bitartean.
San Tomaserako egitarau oparoa prestatu dute
San Tomasen harira egitarau zabala antolatu dute Errenterian.
Gabonetako Antzerki Musikal Berezia, urtarrilean
Eureka Dance Studiok Gabonetako Antzerki Musikal Berezia antolatu du 2025 hasierarako. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo dituzte emanaldiak.
Urdabururen eski irteerak, urtarriletik otsailera
Urdaburu Mendizale Elkarteak 2025 hasierarako eski irteerak antolatu ditu.
Gabierrotako pasealeku berritua, zabalik
Zazpi hilabeteko lanen ondotik, Gabierrotako pasealekua zabaldu dute. Hainbat hobekuntza ditu pasealeku berrituak.
Neguko oporretarako egitarau oparoa haur eta nerabeentzako
Hilaren 23tik urtarrilaren 3 arte neguko oporretarako eskaintza antolatu du Errenteriako Udalak.
Ikamak aurkezpena antolatu du ostiralerako
OarsoBidasoako Ikama ikaste antolakundeak aurkezpena egingo du ostiralean, hilaren 20an, Oreretako gaztetxean 17:00etan
Dominguez diputatuak Don Boscoko ikasleak hartu ditu
Dominguez foru diputatuak Don Boscoko Mugikortasun Seguru eta Iraunkorreko Goi Zikloko ikasleei harrera egin dien Lurraldebusen instalazioetan.
Lehen hezkuntzako ikasleak, 'tratu onen alde'
Azaroaren 25eko Emakumean Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleek 'Errenteria tratu onen alde' erakusketarako lanak egin zituzten. Atzotik, hilaren 16tik, urtarrilaren 13 arte egongo da ikusgai.
'On Broadway' kontzertua, igandean Lekuona Fabrikan
Zaria Koru Eskolak igandean, hilaren 22an, egingo du Errenteriako Lekuona Fabrikan 'On Broadway' kontzertua. Bi saio antolatu dituzte.