Xenpelar bertso eskolan izena emateko epea zabalik

Hilaren 30era arte zabaldu dute Xenpelar bertso eskolan izena emateko epea. 10 eta 17 urte artekoei zuzendua dago ikastaroa, baina helduentzako gunea ere badu eskolak.

Xenpelar Sarietako aurreko edizio bateko finala. Xenpelar Sarietako aurreko edizio bateko finala.

Errenteria-Oreretako Xenpelar bertso eskolak hilaren 30era arteko epea ireki du 10 eta 17 urte artekoentzako ikastaroetan izena emateko epea. Udalaren webgunearen bidez edo Udal Hizkuntza Politika departamentura gerturatuz egin daiteke izen ematea.

Horrez gain, Xenpelarrek helduentzako bertsogintza gunea ere baduela jakinarazi dute, eta bertan parte hartzeko 635 20 00 21 telefono zenbakira dei daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.