
Azken urteetan udalaren gastuak, sarrerak baino gehiago hazi dira. Horrek epe laburrera blokeo egoeran utz dezake udala. Neurriak proposatu ditu udal gobernuak.

Errenteriako Udalak positiboki baloratu du azkenean erreferentziazko prezioen indizea zehaztu izana.

Legegintzaldiaren erdira iritsita, bizilagunen balorazioa jakin nahi du udalak. Aurrera begirako proiektuak aurkezteko unea ere izango da.

Zikloaren 40. ekitaldiak bost emanaldi izango ditu, den-denak barrutiko parrokian. Lehen kontzertua urriaren 11n izango da, 20:00etan.

Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du alokairurako prezioen indizea; bihartik indarrean izango da tentsio handiko eremu izendatutako Gipuzkoako udalerrietan.

Etxebizitza, tokiko garapena, trantsizio ekologia eta gizarte kohesioa arloetako hainbat zergetan izoztea proposatu du.

Aurtengo ikasturteak zortzi emanaldi izango ditu, urriaren 4tik apirilaren 18ra bitartean. Proiekzioak Antxon, Donibanen eta Trintxerpen izango dira.

Ondare jardunaldiak egingo dituzte zazpigarrenez, eta aurten arkitektura izango dute oinarri.

Bazterkeria ezabatu eta halako egoerak bizi dituzten pertsonei erantzun egokiena eman nahian lanean ari da Errenteriako Udala. Arlo horretan lanean diharduten eragile anitzekin lan mahaia osatu zuen duela urtebete; gaur aurkeztu dute.

Sportbike kategorian lehiatu da errenteriarra eta onena izan da, asteburu eta oro har txapelketa biribila osatuta.

Errenterian etxebizitzaren egoera "larria" dela esan dute sozialistek eta aurrera urratsa sozialisten etxebizitza politikei esker egin dela.

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren laugarren edizioa abenduaren 9tik 14ra egingo dute, eta parte hartzeko aukera azken txanpan sartu da.

Aldaketaren Marea egitasmoaren barruan, Materreko kideek Murgitako egoera ekologikoa aztertuko dute urriaren 5ean, 10:00etatik 14:00etara.

Bi orduko ibilaldia egingo dute, edonork egiteko modukoa. Izen ematea lehenagotik egin behar da.

Urriaren 4rako manifestaziora deitu du Iruñean Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Autobusetan izena emateko zerrendak Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen jarri dituzte.

Pasaiako atunontzi horren armadoreak eta patroiak salatu dutenez, larunbatean tripulatzaile batzuek mehatxatu egin zuten armadorea, eta eraso egin zioten.

Altsasuko dokumentala da Zinema Kalean-en azken proposamena. Urriaren 2an izango da proiekzioa, Antxoko Ibaiondo plazan, 21:00etan.

Oarsoaldeko Hirugarren Mailako derbian, berdinketa Pasaiak eta Touringek. Areto futbolean, garaipena Antxok eta Doniparik. Eskubaloian, garaipen eta porrot bana.

Aurten azaroaren 17tik abenduaren 3ra bitarte egingo dute Hamabostaldia eta egitaraua herriko eragile eta norbanakoekin osatu nahi duela jarri du nabarmen udalak.

San Juan kaleko batzordeak egin du deia, eta hitzordua urriaren 4an izango dela jakinarazi du. 12:00etan abiatuko dira Miren Tabernatik.